2010/02/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzako kostuak %1,3 igo ziren 2010eko urtarrilean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2009ko urtarriletik 2010ekora) eraikuntzako kostuak %0,1 jaitsi dira.
2010eko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %1,3 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urtarrileko urte arteko tasa %0,1 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
2010eko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %2,0 igo zen; lehengaien kostuak, berriz, %1,1.
Urtarrilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %1,0ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,6koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,2 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %1,7 igo.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%27,4) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Kautxu eta plastikoa (%0,5), Ura (%0,5) eta Material elektrikoa (%0,3). Urte artean (2009ko urtarriletik aurtengora) ondokoek izan dituzte prezio-murrizketak: Energia elektrikoa eta gasa (%-8,3), Zurgintza (%-4,9), Metalezko gaiak (%-2,6) eta Metalurgia (%-0,5).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx