2010/03/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industriako jarduera %4,8 jaitsi zen 2010eko urtarrilean
Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko abenduarekin alderatuta %2,3 jaitsi zen
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %4,8 murriztu da 2010eko urtarrilean 2009ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %2,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko abenduarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko urtarrileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2009ko urtarrilaren aldean. Ekipoko ondasunak %10,1 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %2,4 eta Energia %5,3. Kontsumo-ondasunak %3,6 jaitsi dira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioengatik(%-2,0) eta batez ere Kontsumo-ondasun iraunkorrenengatik (%-8,8).
Abenduaren aldean, 2010eko urtarrileko hil arteko aldakuntza negatiboa izan da industri sektore handi guztietan. Energiak %8,6ko jaitsi zen, Bitarteko ondasunak %1,4, Ekipoko ondasunak %1,3 jaitsi ziren eta Kontsumoko ondasunek %1,1 egin zuten behera, Kontsumo ondasun ez-iraunkorrek (%-2,6) izandako jaitsieraren eraginez, Kontsumo ondasun iraunkorrek gora egin baitzuten (%4,5).
Lurralde historikoei dagokienez, abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%0,3); Bizkaian %4,1 jaitsi eta Gipuzkoan %8,1 jaitsi. Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban (%-5,7) eta Gipuzkoan (%-3,0); Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx