2010/03/30eko prentsa-oharra
Euskal establezimenduetatik lautik hiruk 3 langile baino gutxiago dauzkate eta enpleguaren %19,4 hartzen dute
Bigarren urtez jarraian, sozietate mugatuek enplegu gehiago eman dute anonimoek baino
Euskal AEko establezimenduen enpleguaren tamainaren araberako egiturak lehengoan iraun du 2008an. Apenas 2.437 establezimenduk -guztirakoaren %1,2k- dauzkaten 50 enplegatu edo gehiago; hauen enplegu kopurua 355.286 da, guztirakoaren %37,3. 150.438 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,4 bakarrik hartzen dute.
Egoitza Euskal AEn duten enpresek, lehen sektorekoek izan ezik, 202.093 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak …) gauzatu dute jarduera, eta 952.510 laguni eman diete lana, aurreko urtean baino %1,1 gehiagori. 2004ko urtarriletik 2009ko urtarrilera enpleguak 132.467 lagun irabazi ditu Euskal AEn eta urteko batez besteko %3,0ko tasa metatura iritsi da.
Establezimendu kopuru osoa %0,9 jaitsi zen. Industria eta Energian galdu dira (%-0,7), Eraikuntzan (%-2,8), Merkataritza, Garraio eta Ostalaritzan (%-0,4), eta Zerbitzuetako beste jardueretan (%-2,9). Establezimenduak gehien bat Higiezinen jardueretan (%3,9) ugaritu dira.
Establezimenduak eta enplegua jarduera-adarka. 1-I-2009
Jarduera-adar guztietan hazi da enplegua, ondokoetan izan ezik: Industria eta energia (%-1,8); Eraikuntza (%-1,8); Zerbitzuetako beste jarduerak (%-0,3). Hazkunde-tasarik altuena Jarduera profesionaletan izan zen, %10,7, eta Higiezinen jardueretan, %9,3.
Herrialde-eremuka, Bizkaian erkidegoko batez bestekoaren gainetik ibili da enplegu-sortzea (%1,6ko tasa); Araban %1,0 eta Gipuzkoan %0,2. Bizkaian enplegua sortzen lidergoan Jarduera profesionalak ditugu, %14,8; enplegu-galerak izan dira Industria eta energian (%-3,3), Eraikuntzan (%-1,7) eta Zerbitzuetako beste jardueretan (%-0,1). Araban, Jarduera profesionalak ere nabarmentzen da, %6,0; Eraikuntzan negatiboa da (%-1,3). Gipuzkoak euskal batez bestekoaren gaineko tasa du Higiezinen jardueretan (%10,7); negatiboa (%-1,4) Industria eta energian, Eraikuntzan (%-2,2) eta Zerbitzuetako beste jardueretan (%-0,8).
Gidazerrendan jasotako langileen %66,4 zerbitzuen sektorean dago, eta haren atzetik, Industrian eta energian (%23,3) eta Eraikuntzan (%10,3). Industriaren egiturazko enplegu-maila handiena Araban dago oraindik ere, herrialde horretan landun-kopuruaren %30,1era iristen baita; Gipuzkoan (%27,5) eta Bizkaian (%18,4). Azken Herrialde hau lehen tokian dago Zerbitzu-sektoreko (%70,6) eta Eraikuntzako (%11,0) landun-kopuruaren ehunekoari dagokionez.
Landun-kopururik handiena daukan zerbitzu-adarra Merkataritza, garraioa eta ostalaritza da, guztirakoaren %25,8, 245.321 lagun. Garrantzian Herri administrazioa, hezkuntza eta osasungintza dator ondoren, 168.253 pertsona, eta Jarduera profesionalak, 128.057.
ENPRESAK
Euskal AEn ari diren enpresa-kopurua, lehen sektorean izan ezik, %1,1 murriztu da 2008an; guztira 182.284 enpresa aktibo, 2007an baino 2.006 gutxiago. Haien arteko %97,7k egoitza Euskal AEn du eta 4.222k estatuko gainerakoan; azken hauek 111.503 pertsona enplegatzen dituzte, guztirakoaren %11,7.
Enpresen batez besteko tamaina zertxobait hazi da: 5,2 okupatu enpresako, eta 4,7 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 10,5 eta 8,6 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.
ENPRESA-DEMOGRAFIA
Lanean hasi eta lanari utzi zioten establezimenduen arteko saldo garbia -1.794 da; aurreko urtean 6.395 positiboa. Enpleguaren sortze garbian 1.052 landun gehiago esan nahi du, establezimendu berriek enplegu-ekarpen handiagoa egin baitute itxi diren establezimenduen galeren aldean. Euren jarduerekin jarraitzen duten establezimenduen artean ere enplegua hazi egin da eta 9.004 lagun gehiago dituzte. Emaitza orokor gisa, jarduera ekonomikoak 10.056 lanpostu sortu ditu.
Errotaziorik handiena Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen da: alten %57,2 eta bajen %63,4. Kolektibo honen guztizko saldoak 2.131 establezimendu eta 2.314 enplegu gutxiago dira; izan ere, utzi diotenak gehiago dira berriak eta beste formula juridiko batera pasa direnak baino.
Establezimenduen demografia. Euskal AE.
Azken urteotako dinamismoarekin jarraituz, sozietate mugatuak 2.141 establezimenduko saldo positibo orokorra eta 14.429 lanpostuko gehikuntza garbia izan du. Horrela, 294.182 lanpostura iritsi da, guztien %30,9. Sozietate anonimoen establezimenduetan, urte honetan 162 unitate gutxiago dauzkagu; bestalde, beren enplegu saldo garbia negatiboa da, 2.243 lanpostu gutxiago. Emaitza hauekin, sozietate mugatuak anonimoen gainetik jartzen dira enpleguan, bigarren urtez jarraian euskal enpresa-egituran.
Demografia jardueraren arabera aztertzean, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %29,4 eta bajen %29,0), Eraikuntza (alta guztien %21,6 eta baja guztien %26,7) eta Jarduera profesionalak (alta guztien %20,0 eta baja guztien %14,9) nabarmentzen dira.
Enpleguaz ekarpenik handiena Jarduera profesionalen sektorean izan da, bai alten bajekiko enplegu handiagoagatik, bai iraundako enpresen enplegu hazkunde indartsuagatik. Bigarren Merkataritza, garraioa eta ostalaritza dago, %43,0ko ekarpen garbiarekin.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %87,4 eta baja guztien %89,3 hartu ditu. Gainera, establezimendu mota hau dinamikoa da, baita ere, enplegu globala sortzen; izan ere, 1.320 enplegu garbi ekarri ditu. Halere, horretaz dinamikoena, 8.638 enplegu garbirekin, 50 enplegu edo gehiagoko geruza da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez
Tel:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak