2010/03/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2010eko OTSAILA

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,2 igo ziren 2010eko otsailean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko otsaila, 2009koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %0,6ko gehikuntza izan dute.

2010eko otsailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,6 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

2010eko otsailean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo dira.

Otsailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,2ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,4. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,4 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %3,0 igo.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%29,6) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Material elektrikoa (%2,0), Kautxu eta plastikoa (%1,2), eta Ez-metalezko industria (%0,9) . Urte artean (2009ko otsailetik aurtengora) ondokoek izan dituzte prezio-murrizketak: Metalurgia (%-6,0), Energia elektrikoa eta gasa (%-5,9), Zurgintza (%-4,5), eta Metalezko gaiak (%-2,5), besteren artean.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko Prentsa-oharrak Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko Datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,2 igo ziren 2010eko otsailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005855_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali