2010-04-07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera % 4,4 gutxitu da 2010eko otsailean
Aurreko hilabetearekin, 2010eko urtarrilarekin, konparatuta % 0,5 jaitsi da Euskal AEko industri produkzioa
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa % 4,4 txikitu da 2010eko otsailean, 2009ko hilabete beraren aldean.
Aurreko hilaren, hau da, 2010eko urtarrilaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 0,5 txikitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2010eko otsaileko indizearen bilakaera (2009ko otsailarekin erkatuta) jaitsi egin da sektore guztietan, tarteko ondasunetan izan ezik, hauek % 3,8 igo direlako. Energiak % 20,7 egin du behera, ekipamenduko ondasunak % 7,3 jaitsi dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, % 5,1 murriztu dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-% 1,1) eta batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek (-% 16,7) behera egin dutelako.
2010eko otsaileko hilabete arteko aldakuntzak (2010eko urtarrilaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Energia % 8,7 txikitu da eta kontsumo-ondasunak% 0,4, hauek kontsumo-ondasun iraunkorren (-% 4,2) gutxitzearen ondorioz; kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 0,7 igo dira. Tarteko ondasunak % 2,0 igo dira eta ekipamenduko ondasunak % 0,7.
Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako otsaileko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (% 1,3ko igoera), baina ikur negatiboa izan du Bizkaian (% 9,4 behera) eta Gipuzkoan (% 1,5 behera). Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban (% 1,1 behera) eta Bizkaian (% 2,9 behera); Gipuzkoan, aldiz, positiboa izan da (% 2,7 gora).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat)
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Industri Produkzioaren Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Industri Produkzioaren Indizearen datu-bankua