2010-04-30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2010EKO MARTXOA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2010eko martxoan, aurreko hilearen aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2009ko martxotik 2010eko martxora) eraikuntzaren kostuak %1,0 igo dira.

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzaren kostuen indizeak %0,1eko igoera izan du 2010eko martxoan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %1,0eraino igo da.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

2010eko martxoan laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), baina lehengaien kostuak %0,1 igo dira.

Martxoan, Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute lehengaien kostuari dagokionez: eraikuntzak %0,1eko jaitsiera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,9ko igoera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez ere, bilakaera ezberdinak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira, eta obra zibilekoak %4,6 igo.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan duena petrolioaren birfinketaren (%40,3) sektorea izan da. Prezioetan igoera positiboak izan dituzten beste sektore batzuk honakoak izan dira: industria ez metalikoa (%1,7), industria kimikoa (%1,0) eta material elektrikoa (%0,8), besteak beste. Beste alde batetik, urteko prezioetan (2009ko martxotik 2010eko martxora) beherakada izan dute, besteak beste: energia elektrikoa eta gasa sektoreko lehengaiek (-%7,9), gai metalikoak (-%2,7), metalurgia (-%2,4) eta material elektrikoa (-%2,3).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE / DATU AURRERAPENA. 2010EKO MARTXOA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: Eraikuntzaren kostuen indizea Datu-bankua: Eraikuntzaren kostuen indizea

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2010eko martxoan, aurreko hilearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005956_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali