2010-05-04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,9 igo da 2010eko martxoan
Aurreko hilabetearekin konparatuta, 2010eko otsailean %1,3 igo da Euskal AEko industri produkzioa
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2009ko martxoaren aldean %1,9 igo da 2010eko martxoan.
Aurreko hilabetearen, hau da, 2010eko otsailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,3 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko martxoko indizearen bilakaera (2009ko martxokoaren aldean) positiboa izan da tarteko ondasunetan eta kontsumo-ondasunetan; gainerakoetan, aldiz, negatibo mantendu da. Tarteko ondasunak %11,3 igo dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, %6,2, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin dutelako (%9,1); kontsumo-ondasun iraunkorrek, ordea, %3,9 egin dute behera. Energiak %17,4 egin du behera eta ekipamenduko ondasunek %3,5.
2010eko martxoko hilabete arteko aldakuntza, 2010eko otsailaren aldean, positiboa izan da industriako sektore handientzat; ekipamenduko ondasunentzat izan ezik, hauek %1,2 egin baitute behera. Energiak %0,8 egin du gora, tarteko ondasunak %2,0 gehitu dira eta kontsumo-ondasunak %4,5 hazi dira; azken hauek, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,7) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (%5,1) gora egin dutelako.
Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako martxoko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (%12,0ko igoera) eta Gipuzkoan (%3,5eko igoera), baina ikur negatiboa izan du Bizkaian (%4,0 behera). Hilabete arteko hazkunde tasa positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %4,5 igo da, Bizkaian %0,8 eta Gipuzkoan %0,2.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: IPI - Industri Produkzioaren Indizea
Datu-bankua: Industri Produkzioaren Indizea (IPI)