2010/06/01eko prentsa-oharra
Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten
Gurasoek euskal izen bakunetara joten dute
1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena. Informazioa Eustatek jakinarazi du, Euskal AEn 2006-2008 artean jaiotakoei ipinitako izenez ari delarik. Bigarren Uxue, hirugarren Nahia, gero Irati, June eta Naroa.
Ikerrek ere eutsi egiten dio gurasoen gustukoena izateari; ondoren, Jon eta Unai. Eta gero Aimar, Markel eta Ander.
Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du; gurasoek bakun batera jotzen dute. Ehun izen ugarienen artean Jon Ander konposatua bakarrik agertzen da, mutilentzakoez ari garela; Mariarekin osatutako neskentzakoak, hain ugariak zirenak, ez dira agertu ere egiten.
Izen bereko grafia ezberdinak
Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote hauek denak, Ion izan ezik, 100 ugarienen artean daude.
Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal forma nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan.
2008ko estatistikan 1.793 neska-izen agertzen dira, eta 1.713 mutil-izen. Horietatik, behin bakarrik agertzen dira 1.239 neska-izen eta 1.256 mutil-izen. Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglo-saxoiak e.a. agertzen direlarik. Erabilitako izen-kopurua, 1999tik, %71,3 hazi da nesken artean eta bikoiztu mutilenean.
Amen artean, gehien azaltzen den izena, Ainhoa; aiten artean, Aitor
Hona hemen 2006/2008 artean ama izan ziren emakumeen izen ugarienak: Ainhoa, Susana, Sonia, Nerea, Amaia, Monica, Leire, Marta, Cristina eta Maria. Emakume hauek diktadura bukatu/demokrazia hasi (1969-1979) zen garaian jaio ziren; orduan aukeratuenak bakunak ziren, eta erdal izenak sarriago euskal izenak baino. Amen %20 pasak Mariarekin osatutako konposatutako izen bat zuten.
2006/2008 artean aita izan zirenen arteko izen ugarienak: Aitor, Javier, Francisco Javier, Iñigo, Oscar, Asier, Alberto, Jose Antonio, Roberto y Jose Luis. Diktaduraren bukaera aldera (1967/1977) jaiotako gizonak; izen konposatuak baziren eta euskal izenak oso bakanka.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
JAOITZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
JAOITZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua