2010/05/17ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2010eko 1. HIRUHILEKOA

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,6ko murrizketa izan zuen 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean hazkundea positiboa da, %0,1

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomiak sortutako BPGk %0,6ko murrizketa izan du 2010eko lehen hiruhilekoan, 2009ko aldi beraren aldean. Tasa hau hobea da –puntu bat eta bederatzi hamarrenez- aurreko hiruhilekoaren aldean.

Espainiako ekonomiarako datua %-1,3 izan da; 27-Europar Batasunerako %0,3, Euro-16 zonalderako %0,5 eta %2,5 Estatu Batuetarako.

Aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEko BPGk %0,1eko hazkundea izan zuen; hiruhilekoen arteko bigarren datu positiboa da, tasa negatiboak lau hiruhilekotan eduki baitira, jarraian. Hiruhileko arteko aldakuntza hori %0,1 izan da Espainiako ekonomian, %0,2 27-EBn eta Euro eremuan, eta %0,8 AEBn.

BPG m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)

Eskaintzaren aldetik, sektore guztiek, zerbitzuek izan ezik, hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte; BPGren urte arteko bilakaeraren hobekuntza eta aurreko hiruhilekoaren aldeko hazkundea merkatu-zerbitzuei esker izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak

Lehen sektoreak %19,5eko murrizketa du 2009ko hiruhileko beraren aldean, eta %4,6ko hiruhilekoen arteko bilakaera negatiboa.

Industriaren urte arteko emaitza (%-1,6) lehen hiruhileko honetan, hobea da aurrekoan (%-5,9) baino, baina ez da hiruhilekoen arteko emaitza positiboa sortzeko behar adinakoa, ez dio eusten aurreko hiruhilekoan lortutako hazkundeari. Industriaren jaitsiera lehen hiruhileko honetan, aurrekoaren aldean %0,3 da. Bilakaera honek isla izan du sektorearen enpleguan.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak

Eraikuntzan handiagoa da jarduera-murrizketa. Bai urte arteko tasa (%-6,5), bai hiruhilekoen artekoa (%-3,7) aurreko hiruhilekokoen azpitik daude; izan ere, aurrekoan hobekuntza apala izan genuen. Industrian bezala, egoerak enpleguari eragin dio.

Zerbitzuen sektoreko bilakaera globalean ibilbidea hobea da gainerakoetan baino; bai urte artekoa (%0,7), bai hiruhilekoen artekoa (%0,1) positiboak dira. 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean, puntu bat eta hiru hamarreneko hobekuntza dugu; aurreko hiruhilekoaren aldean hiruhilekoen arteko tasa bi hamarren txikiagoa da, positiboa bada ere.

Merkatuko Zerbitzuek urte arteko (%0,6) eta hiruhileko arteko (%0,1) tasa positiboak dauzkate; aurreko hiruhilekoaren aldeko hazkundea apalagoa izan da 2009ko azken hiruhilekoan izandakoa baino.

Ez-merkatuko zerbitzuak, berriz, apaldu egin dira; urte arteko hazkundea %1,3 izan da, eta hiruhilekoen artekoa %0,4 negatiboa. Tasa negatiboa duen bigarren hiruhilekoa da, jarraian.

Eskariaren aldetiko bilakaeran esanahitsuena Barne eskariaren hobekuntza erlatiboa da; urte artekoan, 2009ko laugarren hiruhilekoko %-3,2tik 2010eko lehenengoko %-1,5era joan da. Hiruhilekoen artekoan, aurreko %0,2tik %0,1era etorri da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak

Familia-etxeen Azken Kontsumoan (Kontsumo Pribatua) bada bizkortze-zantzurik: urte arteko jaitsiera %0,6 izan da, aurreko hiruhilekoan baino bi puntu apalagoa. Hiruhilekoen arteko tasa negatiboak bost aldiz eduki ondoren, Familia-etxeetako kontsumoak %0,6 positiboa izan du aurrekoaren aldean, bigarren aldiz jarraian, eta horrek Eskariaren aldetiko BPGren jokaera positiboa ekarri du.

Kontsumo Publikoan atonia da nagusi: urte arteko hazkundea %0,5 eta, hiruhilekoen artekoa %-1,8, 7 hiruhilekoz jarraian igoerak izan ondoren.

Kapital Eraketa Gordinaren (Inbertsioa) bilakaera Eraikuntzak eta Ekipo-ondasunek erabakitzen dute. Bilakaeren bat-egitearen ondorioz, areagotu egiten da hiruhilekoen arteko jaitsiera (%-1,4). Urte artekoan, eta tasak ez badira ere 2009 urtean zehar edukitakoak bezain negatiboak, eskariaren aldetiko erregistrorik txarrena du, %-4,7.

graf0006040_05_e.png

Kanpo-sektoreak jokaera hobea izan du. 2009an %15eko urte arteko jaitsierak izan ziren, batez beste, salerosketen bolumenean. Hor, dezenteko bizkortzea izan da, tasak negatiboak badira ere oraindik. Esportazioetan %1,7ko jaitsiera dago, eta %3,5ekoa inportazioetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Kanpo-salerosketekiko hobekuntza erlatibo hori aurreko hiruhilekoaren aldeko tasa positiboetan ere igartzen da: esportazioak %3,1 hazi dira eta inportazioak %4,1.

Pertsonal okupatua %0,9z murriztu da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta %1,9z 2009ko aldi beraren aldean. Aurreko hiruhilekoko batezbestekoaren aldean, zortzi mila eta bostehun bat enplegu garbi galdu dira. Hiruhileko honetako aurrekoaren aldeko enplegu-galerak sektore guztiei eragin die, baina batez ere Industriari eta Eraikuntzari. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, murrizketa 18.594 lanpostutakoa izan da.

BPGren bilakaera herrialdeka ikusiz gero, Araba ibili da hoberen, hiruhilekoen arteko tasetan %0,4 hazi da; Bizkaian eta Gipuzkoan aldaketarik ez (%0,0) aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artekoan, Gipuzkoan hazkundea positiboa da, Araban eta Bizkaian negatiboak dira, baina 2009ko laugarren hiruhilekokoak baino hobeak.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Hiruhileroko kontu ekonomikoren gaineko prentsa-ohar gehiago Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,6ko murrizketa izan zuen 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2010/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006040_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali