2010/05/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,1 igo ziren 2010eko apirilean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko apirila, 2009ko apirilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,6 gehitu ziren.
2010eko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,6, EUSTATen datuen arabera.
2010eko apirilean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 igo dira.
Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,1eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %0,8 igo ziren. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,6 hazi dira eta Obra Zibilekoenak %5,8.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%39,8) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%4,2), Ez-metalezko industria (%1,6), Material elektrikoa (%1,5), Kautxu eta plastikoa (%1,4) eta Industria Kimikoa (%1,0) besteren artean. Urte artean (2009ko apiriletik aurtengora) ondokoek izan dituzte prezio-murrizketak: Energia elektrikoa eta gasa (%-6,0), Zurgintza (%-2,4), Metalezko gaiak(%-1,5) eta Material elektronikoa (%-1,5), besteren artean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua