2010/05/25eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,0 murriztu zen 2010eko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %16,0 eta Obra Zibila %13,2 jaitsi ziren
EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,0 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2010eko lehen hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %4,7 murriztu zen, 2009ko laugarrenaren aldean.
2010eko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera batez ere Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %16,0ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilak, berriz, %13,2koa.
Hiruhilekoen artean, 2010eko lehen hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-4,0, baita ere Obra Zibilak %-5,8.
Eraikuntzako enplegua 2010eko lehen hiruhilekoan %1,2 jaitsi zen 2009ko laugarrenaren aldean, eta %5,2 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadísticatri Prezioen indizea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Eraikuntzaren Koiunturako Indizeari (EKI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Eraikuntzaren Koiunturako Indizeari (EKI) buruzko datu-bankua