2010/06/11ko prentsa-oharra
2009ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %70 zibilak izan ziren
Ezkontzen kopurua jaitsi eta ezkontideen adina igo egin da
2009ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2008ko %64,6tik 2009ko %69,2ra, Eustaten datuen arabera. Normalean urteko azken hilabete horietan udakoetan baino ezkontza zibil gehiago izaten da; udakoetan ezkontza zibilak %51,8 izan ziren.
Urrian, azaroan eta abenduan 1.637 ezkontza izan ziren Euskal AEn, 2008.eko hiruhileko berean baino %12,1 gutxiago. Bizkaian 833, Gipuzkoan 609 eta Araban 148. Gure erkidegotik kanpo biziko direnen artean, 47.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.574 gizonezko eta 1.595 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.399 senarrentzat (%88,9), lehen ezkontza izan zen; 11 alargun eta 164 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, zertxobait baxuagoa; 1.405 izan ziren (%88,1); alargunak 12 eta dibortziatuak 178.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2009ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %83,5ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %73,9k. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %82,7 eta %70,2 izan baitziren.
Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2009. urtean senarren %81,2 eta emazteen %67,2 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2008.ean baino ehuneko altuagoak,%78,1 eta %62,3 izan baitziren.
2009. urteko behin-behinekoan, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua aurreko urtekoa baino %8,1 txikiagoa izan da. Ezkontza zibilen proportzioak ehuneko 4 puntutan gainditu zuen 2008koa eta 2009an ezkontza guztien %60,4ra iritsi zen.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-basea