2010/06/18ko prentsa-oharra
Jaiotzak gutxitu egin ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan
Urteko behin-behineko guztirakoa 20.716 da, aurrekoan baino %2,3 gutxiago
2009ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 5.108 izan zen, iazko aldi berean baino %0,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.761 haur urrian jaio ziren, 1.675 azaroan eta 1.672 abenduan.
Araban 792 haur jaio ziren, %2,6 gehiago; hazkundea izandako lurralde bakarra da. Bizkaian 2.607 eta Gipuzkoan 1.709 haur jaio ziren; aurreko urteko hiruhileko berean baino gutxiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.927 haur (%57,3), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.788 (%35) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 393 (%7,7) izan ziren.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen %43,7. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%29,6); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %15,7 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak %5,1 besterik ez.
40 urtetik gorako adinarekin amatu zirenak (%4,8) gehiago izan ziren 20 urtetik beherakoak baino (%1,2).
Hiru amaren arteko bat ezkongabea da
Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %32,1 hartu zuten, 2008ko aldi berekoaren oso antzekoa. Lurraldeka, Araban izan zen ehunekorik handiena (%34), ondoren Bizkaian (%32,6) eta Gipuzkoan (%30,6).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua