2010/06/23ko prentsa-oharra
Euskal administrazioetako diru-sarrera arruntak %4,2 gutxitu ziren 2008an
2008ko abenduaren 31n finantza-zorra 2.926 miloi euro ziren, BPGren %4,3.
Euskal Administrazioek (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) -542,2 milioi euroko ez-finantzetako aurrekontu-saldoa izan zuten 2008an, Eustatek landutako datuen arabera. 1996tik izandako serie positiboa hausten du.
Saldo negatiboaren arrazoiak ez-finantzetako sarrera eta gastuen bilakaera ezberdinak dira. 2007ren aldean sarrerak %4,3 jaitsi ziren, eta gastuak %9,7 hazi. Gastuen hazkundea 2007koaren azpitik dago, ia puntu bat, baina zerga-sarrerak asko jaitsi dira (%-6,4), eta horrek argitzen du zergatik pasa den positibotik saldo negatibora; izan ere, aurreko urteetan zerga-sarrerak %10 inguru hazten ziren.
Zerga-sarrera gehienek (sarrera arrunten %87,6) aldakuntza-tasa negatiboak izan zituzten urtean. Jaitsierarik handiena Sozietateen zergan izan zen, 2007ko 2.046,7 milioietatik 2008ko 1.708,9etara (%-16,5). BEZean, sarrerak 2007ko 4.852,7tik 2008ko 4.208,3ra joan ziren, beti ere milioi eurotan (%-11,3). Zerga Berezietan eta Udal Zergetan jaitsierak apalagoak izan ziren, %2,7 eta %1,1.
Berriz, PFEZgatiko (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) sarrerak %4,7 hazi dira; halere, aurreko urteetan %10 hazten zen.
Gastuaren aldetik, ez-finantzetako atal guztiek aldakuntza-tasa positiboak izan zituzten. Pertsonal-gastuak %7,5 hazi ziren, aurreko urtean baino 3 hamarren gutxiago; gainerako gastu arruntak %10 inguru hazi ziren. Kapital-eragiketetan, inbertsioek izan zuten hazkunderik apalena, %2.
Sarrera arruntak %4,2 jaitsi ziren, gastu arruntak %9,7 hazi; guztira, 2008ko gastu arruntaren saldoa positiboa izan zen, baina 2007koaren aldean %49,4 txikiagoa. Gehitzen bada kapital-eragiketen saldo negatiboa, ez-finantzetako aurrekontu-saldoa negatiboa da, 542,2 milioi; BPGren %0,8.
Euskal Administrazioetako zor bizia 2.926,3 milioi ziren 2008ko abenduaren 31n. Azken ekitaldi horretan 338,6 milioi zor amortizatu eta pasibo berriak 551,7 milioi izan ziren, 2007an baino %27 gehiago; izan ere, administrazio guztiek (Eusko Jaurlaritzak, Foru aldundiek, udalek) mailegu berriak hartu zituzten.
BPGrekiko zorra 2007ko %4,1etik 2008ko %4,3ra joan da.
2008an Euskal Administrazioak 1.085 erakunde ziren. Euskal Administrazioen zerbitzuko pertsonak, 110.508, 2007an baino %4,1 gehiago; haien artean, %70,1 erkidegoko administrazio orokorrekoak ziren; %9,2 foru administrazioetan ari ziren eta gainerako %20,7 administrazio lokaletan. Enplegu-harremanaz, %69,0 langile finkoak ziren.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jóse Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEI BURUZKO PRENTSA-OHAR GEHIAGO
EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEN GAINEKO DATU-BANKUA