2010/06/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo ziren 2010eko maiatzean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko maiatza, 2009koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,7 gehitu dira
2010eko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,7, EUSTATen datuen arabera.
2010eko maiatzean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,5 igo dira.
Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,6ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean %0,3 igo ziren. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,0 hazi dira eta Obra Zibilekoenak %5,6.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%32,7) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%10,0), Material elektrikoa (%2,2), Ez-metalezko industria (%2,1), Kautxu eta plastikoa (%1,4) eta Industria Kimikoa (%1,1) besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko maiatza 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (%-2,5), Energia elektrikoa eta gasa (%-1,5), Metalezko artikuluak (%-1,3) eta Altzarigintza (%-0,4), besteren artean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua