2010/06/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi zen 2010eko apirilean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko martxoarekin alderatuta %0,2 igo zen
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2009ko hil beraren aldean %1,9 hazi da 2010eko apirilean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko martxoarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko apirileko indizearen bilakaera 2009koaren aldean hazi egin da Bitarteko ondasunetan eta Kontsumokoetan; gainerakoetan negatiboa da. Bitarteko ondasunak %6,3 igo dira, Kontsumo-ondasunak %3,9. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %9,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %14,1 jaitsi. Energia %6,0 eta Ekipo ondasunak %0,7 jaitsi ziren.
Hil arteko aldaketa, 2010eko apirila martxoaren aldean, positiboa izan da industri sektore handietan: Ekipo ondasunak %1,7 hazi dira, eta Energia %10,0. Bitarteko ondasunak %2,0 jaitsi ziren, eta Kontsumoko ondasunek %1,4 egin zuten behera, Kontsumo ondasun iraunkorrek (%-6,5) izandako jaitsieraren eraginez, Kontsumo ondasun ez-iraunkorrek ez baitzuten aldaketarik izan (%0,0).
Apirileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%15,0) eta Gipuzkoan (%0,2). Bizkaian %2,0 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Bizkaian, %1,6, 2010eko martxoaren aldean. Araban %0,3 eta Gipuzkoan %1,2 jaitsi da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko IPI- Industri produkzioaren indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko IPI- Industri produkzioaren indizeari buruzko datu-bankua