2010-09-21eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak %14,2 egin du behera 2010eko bigarren hiruhilekoan
Eraikuntzak %11,9 egin du behera eta obra zibilak %17,9
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak urte arteko % 14,2ko beherapen nominala izan du 2010eko bigarren hiruhilekoan.
Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2010eko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak %4,8 egin du behera (2010eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta).
2010eko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorean izandako beherakada, obra zibilaren azpisektorearen jarrera negatiboagatik izan da hein handian; %17,9ko beherakada izan du urte artean, eraikuntzako azpisektorearen beherakada txikiagoa izan delako, %11,9koa.
Hiruhileko batetik besterako terminoetan 2010eko bigarren hiruhileko jarduera eta lehenengo hiruhilekoa alderatuz gero, eraikuntzaren azpisektoreak eboluzio negatiboa izan du, %2,4koa, eta obra zibilak %9,0ko beherakada.
2010eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuz gero, eraikuntzako enpleguak %3,9 egin du behera; aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero %8,5eko beherakada izan du.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua