2010/07/30eko prentsa-oharra
2008an Euskal AEko Herri administrazioek 805 milioi euroko superabita izan zuten
Estatuaren administrazioak 1.563 milioiko superabita izan zuen Euskal AEn; Euskal administrazioek 758 milioiko defizita.
Euskal AEko herri administrazioak (euskal administrazioak, estatuarena eta Gizarte segurantza): superabita 805 milioikoa izan zen 2008an; hori, nazio-kontabilitatean BPGren %1,2 da, Eustaten datuen arabera. Aurreko urtearen aldean, %75eko murrizketa da balio absolutuetan eta BPGren ehuneko 3,6 puntukoa.
Bilakaera negatibo hau areagokoa izan da estatuaren osotasunean, non herri administrazioen sektorea 2007ko %1,9ko superabitetik 2008ko %4,1eko defizitera joan den, BPGren terminoetan. 27-EBn saldo negatiboak okerrera egin du: 2007ko BPGren %0,8ko defizitetik 2008ko %2,3ra.
Euskal AEko herri administrazioen finantza-gaitasunaren murrizketa ez-finantzetako baliabideen bilakaera negatiboari zor zaio –zeinak %0,4 murriztu baitziren 2007aren aldean- eta ez-finantzetako enpleguen hazkundeari –zeinak %10,5 hazi baitziren.
Erakundeak aztertuz gero, Euskal AEko Estatuaren administrazioaren superabita handitu egin zen 2007aren aldean, 1.561 milioitik 2008ko 1.685etara. Gizarte Segurantza, berriz, Euskal AEn 2007ko 186 milioiko superabitetik 2008ko 122ko defizitera pasatu zen.
Euskal administrazioetan, denetan egin zuen okerrera saldoak: Bizkaiko foru eta udal administrazioak 164 milioiko superabita izan zuen 2008an; 2007an baino %71 gutxiago. Gainerakoetan 2007ko superabitetik 2008ko defizitera pasatu da; Araban 122 milioiko defizita, Gipuzkoan 15ekoa eta Eusko Jaurlaritzan 785 milioikoa.
Barne eskari publikoaren parte-hartzea barne eskari guztian handitu egin zen 2007aren aldean; %18,1ean da.
Herri administrazioen parte-hartzeak azken kontsumoaren gastuan haziz darrai ere; 2008an Euskal AEko azken kontsumoaren gastuaren %21,1 izan zen, eta 2007an %19,8 izan zen.
Euskal AEko ekonomiaren osotasunean, herri administrazioen pisua Kapital eraketa gordinean 8 hamarrenez hazi da; %9,6tik 2008ko %10,4ra. Inbertsioen %94,5 euskal administrazioek egin zuten, eta gainerako %5,5 erkidegoko administrazio zentralak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández
Tel:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua