2010/09/10eko prentsa-oharra
2010eko lehen hiruhilekoan ezkontzen %87,5 zibilak izan ziren
Ezkontza kopurua %5 murriztu zen 2009ko aldi beraren aldean
Euskal AEko ezkontzak 1.016 izan ziren 2010eko lehen hiruhilekoan, hau da, 2009ko laugarren hiruhilekoan izandakoak (1.751) baino %42 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak (1.070) baino %5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.
Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%87,5) hiruhileko horretan izan da, portzentaje hori 6,9 puntuz hazi delarik aurreko urteko aldi beraren aldean. Hiru lurraldeetan hazi dira 2009ko hiruhileko beraren aldean. Araban %87,4 izan dira, %87,7 Bizkaian eta %87,8 Gipuzkoan.
2010eko lehen hiruhileko horretako 1.016 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 977 gizonezko eta 986 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 815 senarrentzat (%83,4), lehen ezkontza izan zen; 12 alargun eta 150 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat handiagoa izan zen gizonena baino; 857 izan ziren (%86,9); alargunak 5 eta dibortziatuak 124.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %86,5ek zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, %74,7k. Proportzio horiek 2009ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%85,4 eta %73,3 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Sexu bereko pertsonen artean 30 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 6 gehiago; 16 gizonen artekoak eta 14 emakumeen artekoak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua