2010/09/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk %0,5eko urte arteko hazkundea izan du
Hirugarrenez jarraian hiruhilekoen artekoa ere positiboa izan da, %0,3
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko hazkunde positiboa izan du, %0,5, aurreneko aldiz sei hiruhilekoz jarraian negatiboa izan ondoren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkundea %-0,1 izan da; 27-EBn eta Euro Zonan %1,9.
Euskal AEko BPGren aldakuntza, 2010eko bigarren hiruhilekoan, aurrekoaren aldean, %0,3. 2008.aren bukaera aldera hasitako jaitsieretatik hirugarren hazkunde positiboa da jarraian. Espainiako ekonomian izandako tasaren gainetik dago, hamarren batez. 27-EB eta Euro Zona %1,0 hazi dira.
Hiruhileko honetako urte arteko hazkundearen oinarriak zerbitzuetan eta industrian daude, bide positiboari berriz heldu baitiote. Aurreko bi hiruhilekoetan bezala, lehen sektorean eta eraikuntzan joera negatiboa da.
Enpleguan positiboa da hiruhilekoen artekoa (%0,4, 2010eko lehenengoaren aldean), eta horrek leundu egiten du urte arteko jaitsiera (%-0,6 2009ko hiruhileko beraren aldean).
Ohar metodologikoa: 2010eko bigarren hiruhilekoko honetan, 2008 urteko behin-betiko datuak ekarri dira, eta 2009koak, Euskal AEko Kontu ekonomikoen aurrerapena; honek guztiak 2008ko lehen hiruhilekotik aurrera aldaketak sorrarazi ditu hiruhilekoko serietan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua