2010/09/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko abuztuan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko abuztua, 2009koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %0,8 gehitu dira.
2010eko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,8 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
2010eko abuztuan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi dira.
Abuztuan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,5eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,4koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,2 igo dira eta Obra Zibilekoenak %2,5.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean: Metalurgia (%14,8), Petrolio-fintzea (%12,6), Energia elektrikoa eta ura (%7,5) eta Material elektrikoa (%2,9) nabarmentzen dira. Berriz, urteko prezioetan (2010eko abuztua 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralak (%-3,1), Metalezko artikuluak (%-0,8) eta Zurgintza (%-0,3),
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua