2010/07/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2010eko EKAINA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko ekainean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko ekaina, 2009koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %2,3 gehitu ziren.

2010eko ekainean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %2,3 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

2010eko ekainean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 jaitsi dira.

Ekainean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,4ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,1ekoa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,9 igo dira eta Obra Zibilekoenak %5,5.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%21,7) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%14,3), Energia elektrikoa, gasa eta ura, (%3,1), eta Material elektrikoa (%2,4), besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko ekaina 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (%-1,4), Metalezko artikuluak(%-1,2) eta Altzarigintza (%-0,2).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2010EKO EKAINA

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko ekainean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006223_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali