2010/09/02ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2010eko UZTAILA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko uztailean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2009ko uztailetik 2010eko uztailera) eraikuntzaren kostuak %1,8 igo dira.

2010eko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,8 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

graf0006237_01_e.png

2010eko uztailean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi dira.

Uztailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,3 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,4.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%19,9) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%13,6), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%5,4), eta Material elektrikoa (%3,2), besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko uztaila 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (%-1,1), Metalezko artikuluak (%-0,4), Ez-metalezko mineralak (%-0,3) eta Altzarigintza (%-0,1).

graf0006237_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko uztailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/09/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006237_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali