2010/09/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %4,7 hazi zen 2010eko uztailean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko ekainarekin alderatuta %0,1 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko uztailean, lan egutegiko termino homogeneoetan %4,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko ekainarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko uztaileko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2009koaren aldean. Energia %5,2 igo da, Ekipo-ondasunak %5,1, Bitarteko ondasunak %4,3; Kontsumo-ondasunak %4,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,3 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %4,0.
Hil arteko aldaketa, 2010eko uztaila ekainaren aldean, positiboa izan da industri sektore handietan: Ekipo ondasunak %2,7 hazi dira, eta Energia %2,4. Tarteko ondasunek %1,4ko jaitsiera izan dute ekainaren aldean; Kontsumoko ondasunek %1,4koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen (%4,3), eta ez-iraunkorrekoen (%0,5) jaitsierengatik.
2010eko uztailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%19,5) eta Kautxu eta plastikoa (%19,1) eta izan dira.
Urte arteko tasetan Larrugintza eta zapatagintzak (%-16,2) eta Metalezko eta ez-metalezko mineralek (%-12,9) izan dituzte erorketarik handienak.
Uztaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%13,8), Bizkaian (%2,8) eta Gipuzkoan (%2,0). Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Bizkaian (%-1,4) 2010eko ekainaren aldean. Araban eta Gipuzkoan tasak positiboak izan dira, %1,5 eta %1,1.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua