HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2010/08/13-ko prentsa oharra

EUSKADI EB-27n. 2010

Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa EB-27ko herrialdeen batez bestekoaren azpitik dago

Aldiz, emakume euskaldunen bizi itxaropena, 84,3 urtekoa, EB-27ko bigarren altuena da emakume espainiarrenarekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoa jaiotza kopuru gutxien duten EB-27ko herrialdeen artean dago, Eustatek 2008ari buruz dituen datuak gorabehera. Gauzak horrela, 1.000 biztanleko 9,9 jaiotzarekin, EB-27ko batez bestekoaren azpitik kokatzen da, hura 10,9 jaiotzatan kokatzen baita. Hungariarekin kopurua berdintzen du Euskadik, eta Portugalek (9,8), Italiak (9,6), Austriak (9,3) eta Alemaniak (8,3) bakarrik gainditzen dute. Aldiz, tasa altuenak Irlandarenak (16,9) eta Frantziarenak (13,0) dira. Jaiotza-tasa espainiarra 11,4koa da 1.000 biztanleko.

Datu hauek 1975ekoekin alderatuz gero, aldaketa bortitza igarri daiteke azken hamarkadetan gertatutakoan, izan ere, urte hartan Euskal Autonomia Erkidegoak 19,1 jaiotza zituen 1.000 biztanleko. Espainian, urte berdinean, kopuru hori 18,8koa zen bitartean, EB-27 eratzen duten herrialdeetan 14,7 jaiotzatan kokatzen zen adierazle horrentzako batez besteko kopurua. Ondorioz, bi urteen arteko aldea (1975-2008) askoz ere txikiagoa da gure Erkidegoak izandakoaren aldean.

Heriotzei dagokienez, 1975ean Euskal Autonomia Erkidegoak 7,1 heriotza bazituen 1.000 biztanleko, 2008. urtean kopuru hori 9,0 heriotzetaraino iristen zen. Espainian, urte berdinetan, 8,4 eta 8,5 ziren heriotzak hurrenez hurren. EB-27ko herrialdeetako datuak aztertuz gero, 1975ean batez bestekoa 10,7 heriotzatan kokatzen zen 1.000 biztanleko, 2008. urteko 9,7 heriotzen aurrean.

Beste adierazle demografiko garrantzitsu bat bizi itxaropenari buruzkoa da. Zehazki, hura 77,2 urteetan kokatzen zen gizonentzat Euskal Autonomia Erkidegoarentzat 2008. urtean eta 84,3 urteetan, aldiz, emakumeentzat. Kopuru hori espainiarraren berdina da eta EB-27ko herrialde guztietatik bigarren altuena da, emakume frantziarrek bakarrik gaindituta (84,8). Espainian, kopuruak 77,8 urtekoak gizonezkoentzat eta 84,3 urtekoak emakumeentzat ziren; aldiz, EB-27ko batez bestekoa 76,1ekoa eta 82,2koa zen hurrenez hurren.

Azkenik, interesgarria da ere azpimarratzea Euskal Autonomia Erkidegoak 65 urteko edo hortik gorako biztanleria portzentaje altuenetako bat zuela (% 18,7) EB-27ko herrialde guztien artean (Alemaniak eta Italiak bakarrik gaindituta, % 20,1arekin) eta, gainera, 14 urtetik beherako biztanle portzentaje txikiena zuen (% 13,0). Portzentaje horiek % 16,6 eta % 14,6 ziren Espainiarentzat, hurrenez hurren.

Erreferentzia gisa 1998 urtea hartuz gero, % 16,7koa izan zen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoarentzat 65 urte edo gehiagokoen kasuan eta, aldiz, kopurua % 12,2koa izan zen 14 urtetik beherakoen kasuan. Aldiz, Espainian, kopuru horiek % 16,2koak eta % 15,5ekoak izan ziren.

TAULA: Jaiotzak eta Heriotzak (1000 biztanleko) EB-27n

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Manuel Riveiros Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskadi Europar Batasuna 27n gaiari buruzko prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa EB-27ko herrialdeen batez bestekoaren azpitik dago

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2004-2023
Eguneratze data : 
2010/08/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006232_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali