2010/09/17ko prentsa oharra
Jaiotzak % 0,7 jaitsi ziren 2010eko lehen hiruhilekoan
40 urtetik aurrera ama izaten den emakume kopurua areagotu egin da
2010eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 4.985ekoa izan zen, eta hori % 0,7ko murriztapena da aurreko urteko aldi berdinaren aldean, Eustatek landutako datuak gorabehera. Lurraldeka, jaiotza kopurua jaitsi egin zen Bizkaian eta Gipuzkoan, % 1,8 eta % 0,3 hurrenez hurren, baina Araban % 2,2ko hazkundea izan zuen. Zehazki, Araban 805 haur jaio zen, Bizkaian 2.496 eta Gipuzkoan 1.684.
Jaiotzak amaren adina gorabehera banatuz gero, nagusitasun argia mantentzen da oraindik ere 30-34 urte arteko ama taldearen partetik. Adin tarte horretan gertatzen da jaiotzen % 42,8. Talde honen atzetik hurrengo adin tartea ageri da, alegia, 35-39 urtekoa, % 28,9arekin eta 25-29 urteko taldea gaindituz, azken horrek % 15,9 hartzen duelako.
40 urte edo gehiagoko emakumeek erditutako umeen jaiotzak areagotu egin dira % 19,5ean 2009ko hiruhileko berdinaren aldean. Gauzak horrela, 2009ko 260 jaiotzetatik 2010eko 323etara igaro da kopurua. Halaber, emakume horietatik jaiotakoek, guztien % 6,5, 25 urtetik beherakoek edukitakoak gainditu dituzte, % 6,0 eduki baitute.
Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2010eko lehen hiruhilekoan erdia baino gehiago, 2.760, lehenengo seme-alabak izan dira; 1.834 haur (% 36,8) jada beste seme-alabaren bat zuen familia batera iritsi zen, eta % 7,8ra iristen da hirugarren edo ondorengo seme-alaben jaiotza portzentajea.
Ezkontzatik kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 30,9 dira, 2009ko lehen hiruhilekoan eskuratutako ehunekoaren puntu bat gehiago. Gipuzkoa, % 30,2arekin, izan da Euskal Autonomia Erkidego osoko balioen azpitikoak eduki dituen lurralde bakarra. Talde honen amatasun adina seme-alabak eduki dituzten emakumeen multzo osoarena baino txikiagoa da, izan ere, ama ezkongabeen % 13,4ak 25 urtetik behera zuen.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua