HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Euskal AEn bizi-itxaropen...

2010/10/05eko prentsa-oharra

Euskal AEko OSASUNAREN IKUSPEGIA 2008 urtea

Euskal AEn bizi-itxaropen handia eta hilkortasun tasa txikiak Europaren aldean, eta osasun-gastu txikiagoarekin

Europako mailetan gabiltza biztanleriaren ohitura ez-osasungarrietan, zuzkidura eta finantzaketa publikoan, baina gehiagotan joaten gara medikuarengana

Datu hauek eta beste batzuk agertzen dira “Euskal AEko 2008ko Osasunaren Ikuspegian” zeina baita sintesi eragiketa estatistiko baten emaitza, Eustatek egina Osasun eta Kontsumo saileko organo estatistikoarekin batera.

Argitalpen honen helburua osasunaren gaineko informazioa bildu eta sintetizatzea izan da: Faktore determinatzaileak (ingurumena, jokaerak), biztanleriak hautemandako eta adierazitako osasun-egoera, osasun-sistema (prebentziozko praktikak, giza baliabideak, egiturazkoak eta beren erabilera), eta alderatzeko adierazleak ematea, ingurukoekiko nola gabiltzan jakiteko.

Adierazle demografikoek esaten digute nolakoa izango den osasun-arretaren eskaria, potentziala eta etorkizunekoa: Euskal AEko 65 urte eta gehiagoko biztanleria (%18,7) 27-EBko (%17) handienen artean dago; haur-proportzioa baxuenen artean (%12,6, 27-EBn %15,7); proiekzioek biztanleria apalki hazten ari dela diote.

EBn bezalaxe, emakumeen bizi-itxaropena (84,3 urte) gizonezkoenaren (77,2) gainetik dago; bietan EBko bataz bestekoen gainetik gaude (82 urte emakumeak, 75,8 gizonak) eta Europako altuenen artean.

Euskal AEko hilkortasun-tasa (adinaren araberako biztanleri egituraren eragina minimizatzeko estandarizatua) 100.000 biztanleko 506 pertsona dira; 27-EBkoaren (100.000ko 641) azpitik dago, eta gizonen hilkortasun-tasa (687) dezente handiagoa da emakumeena (363) baino.

Euskal AEn aurreneko heriotza kausa tumoreak dira (100.000ko 172); gertu (137), zirkulazio-sistemaren gaixotasunak daude; azken hauen intzidentzia txikiagoa da 27-EBkoa (246 heriotza) baino, hor lehenengo kausa baitira.

1. grafikoa. Hilkortasun-tasa estandarizatuaren bilakaera (100.000 biztanleko)

Ohitura ez-osasungarrien artean, gizonek alkohol gehiago edaten dute emakumeek baino. Euskal AEn azken urtean alkohol edandako gizonak %91 dira (Erresuma Batuan, Herbehereetan eta Suedian bezalatsu), eta emakumeak %75 (Suedian, Erresuma Batuan eta Alemanian baino gutxiago). Genero-aldea txikiagoa da tabakoari begiratzen bazaio; gizonen %29 eta emakumeen %21.

1. taula. Osasun adierazleak

Obesitateak osasun-arazo ugari sortzen ditu. Euskal AEn obesoak dira gizonen %13 eta emakumeen %12; azken urteetan okerrera egin du, 27-EBKo estatu dezentetan bezalaxe. EBn biztanleriaren %15-20 da obesoa; Alemanian eta Erresuma Batuan ehuneko horien gainetik dabiltza.

Euskal AEn ospitaleko langileen ratioa 3,4 da ospitale-oheko, ELGEko estatu gehienetan (2-4 pertsona) bezalaxe. Euskal AEko akutuen ospitaleetako ohe erabilgarrien betetze-ehunekoa %77 da, inguruko herrialdeetan bezalatsu.

Euskal AEko biztanleek 8,1 kontsulta mediko egiten dituzte urtean, eta horrek kokatzen gaitu, ELGEren (7 kontsulta) barruan, medikuarengana sarrien joaten direnen artean.

Bestela da ospitale-arretan: 100.000 biztanleko 13.887 alta dauzkagu Euskal AEn, adierazle honetan balio baxuenak dauzkatenen artean –Herbehereekin, Espainiarekin eta Erresuma Batuarekin batera- etxeko arretaren gaineko proposamenen eta zientzi medikoaren aurrerapenen ondorioz. Kausen artean, zirkulazio-sistemaren gaixotasunak dira ospitaleratze-arrazoi nagusia, bai Euskal AEn, bai 27-EBn.

Euskal AEko Osasunaren kontuak adierazten du ezen 2000-2006 urteen artean osasun gastu osoaren hazkuntza-tasa bataz bestekoa %8,1 izan zela, BPGren %6,9 2006an. Per capita osasun gastua 2.446$ izan zen erosteko paritatean, eta ELGEn 2.759$ bataz beste; azpitik gaude beraz, baina artatutako biztanleriaren osasun-adierazleak –bizi-itxaropena, hilkortasuna- hobeak dira 27-EBn baino.

Euskal AEn gastu publikoa guztirakoaren %72,3 izan zen; inguruko herrialdeetan %71-79 artean dabiltza.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01 Hona hemen non ikus daitekeen txosten osoa: Osasunaren ikuspegia 2008

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn bizi-itxaropen handia eta hilkortasun tasa txikiak Europaren aldean, eta osasun-gastu txikiagoarekin

Eragiketa : 
Osasunaren panorama
Eragiketa kodea : 
030506
Periodikotasuna : 
Lau urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006317_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali