2010/10/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2010eko abuztua

Euskal AEko industri jarduera %6,7 hazi zen 2010eko abuztuan

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko uztailarekin alderatuta %1,0 igo zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko abuztuan, lan-egutegiko termino homogeneoetan %6,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %01,0 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko uztailarekin alderatuta.

graf0006318_01_e.png

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko abuztuko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2009koaren aldean. Energia %8,4 igo da, Ekipo-ondasunak %4,8, Bitarteko ondasunak %1,7; Kontsumo-ondasunak %7,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,2 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %8,3.

Hil artekoa, 2010eko abuztuan uztailaren aldean, negatiboa izan da Bitarteko ondasunetarako, (%-2,8). Gainerako sektoreetan bilakaera positiboa: Energia %3,0; Ekipo-ondasunak %1,0 hazi dira uztailaren aldean, eta Kontsumo-ondasunak %2,2, batez ere Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrengatik (%2,8), Kontsumo-ondasun iraunkorrak gutxiago (%0,3) hazi baitira.

2010eko abuztuan hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Kautxu eta plastikoa (%24,6) eta Petrolio fintzea (%15,7) izan dira.

graf0006318_02_e.png

Urte arteko tasetan Metalezko eta ez-metalezko mineralek (%-12,8) eta Ez-metalezko industriak (%-4,1) izan dituzte erorketarik handienak.

Abuztuko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%17,4), Bizkaian (%6,2) eta Gipuzkoan (%2,9). Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Araban (%2,5) eta Bizkaian (%1,1) 2010eko uztailaren aldean. Gipuzkoan (%0,0) aldaketarik ez.

graf0006318_03_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,7 hazi zen 2010eko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006318_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali