2010/11/30eko prentsa-oharra
10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %29,8k berrikuntza teknologikoa egin zuen 2009an
Berrikuntza ez-teknologikoa ere kontuan hartuta, %38,9 da portzentajea
2009an, berrikuntza teknologikoa egindako Euskal AEko enpresak: portzentajea %14,5 izan zen; %29,8 bederatzi enplegatu baino gehiagokoentzat, Eustaten datuen arabera. 2009. urtean zehar, Euskal AEko enpresek 2.753,4 milioi euroko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; %1,02 gutxiago aurreko urtearen aldean. BPGren %4,1 da gastu hori.
Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (%46,5); makinak eta ekipoak erosteko gastua (%28,6); kanpoko I+Gren erosketa %13,2. Gainerako jardueretarako %11,7 geratzen da.
2007-2009 aldian berrikuntza teknologikoan aritutako enpresa-kopurua jaitsi egin zen, %14,5 Euskal AEn, aurreko urtean baino puntu erdia gutxiago, 27.802 enpresa gutxiago. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%5,9 2009an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%12,8).
Ehuneko horiek %29,8raino iristen dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %16,0 izan dira, eta prozesua eraberritu dutenak %24,9.
Enpresa berritzaileen %34,4k finantzaketa publikoa jasotzen du.
Enpresa berritzaileen %34,4k nolabaiteko finantza-laguntza publikoa jasotzen du. Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %27,5ekin. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, %49,2k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen %36,3.
I+Gko eta berrikuntza jardueren gaineko lankidetzaz, establezimendu berritzaileen %8,9k hitzarmenen bat sinatu du enpresa edo erakundeekin 2007-2009 aldian. Ehuneko hori %24,6 da 10 enplegatu baino gehiagoko establezimenduetan.
Tamaina horretako establezimenduetan, lankidetza honako hauekin gertatu da: Zentro teknologikoekin (%51,7); Ekipoen, materialaren eta abarren hornitzaileekin (%42,9); Enpresa bereko beste establezimendu batzuekin (%38,4); Aditu eta aholkularitzekin (%34,7), eta Unibertsitate nahiz beste institutu batzuekin (%34,1).
Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak baino gehiagok
Era berean, enpresen erdia pasak, %55,5ek hain zuzen ere, uste du teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, berrikuntzen kostu handiegiak (%41,5), gehiegizko arrisku ekonomikoak (%40,3) eta finantza-iturri falta (%38,2) nabarmentzen dituzte enpresek. 10 enplegatu baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak %64,7 dira, aipatutako oztopoak berberak direlarik.
10 enplegatu baino gehiagoko enpresa berritzaileen %28,8k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili du asmazio edo berrikuntzetarako.
2007-2009 aldian, aipatzekoa da 10 enplegatu baino gehiagoko enpresa berritzaileen %28,8k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili duela asmazioak edo berrikuntzak babesteko. Aldi horretan, enpresen %13,4k eskatu zuen patenteren bat bere establezimenduetan egindako asmakuntza edo berrikuntza babesteko, eta enpresen %13,5ek patenteren bat zuen indarrean 2009. urtearen amaieran. Bestelako babes-metodoen gainean, 10 enplegatu baino gehiagoko enpresa berritzaileen %24,3k erabili du baten bat aipatu aldian. Metodo horien artean aipatzekoak dira modeloen erregistroa, fabrika-markak, egile eskubideak etab.
2007-2009 aldian Euskal AEko enpresen %38,9k berrikuntza –teknologikoa edo bestelakoa- egin zuten
Euskal AEn, kontuan hartzen bada berrikuntza ez-teknologikoa, enpresen %19,8 izan zen berritzaile –teknologian edo beste zerbaitetan- 2007/2009 aldian. Portzentaje hori honela osatzen da: berrikuntza teknologikoa (%14,5) eta ez-teknologikoa (enpresen %11,7). 10 enplegatu eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak %38,9 dira (berrikuntza teknologikoa edo ez-teknologikoa).
Berrikuntza ez-teknologikoa antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute.
Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %9,2k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %6,5ek egiten dute.
10 enplegatu eta gehiagoko enpresei dagokienez -beste estatistika-erakundeekin (INE, EUROSTAT, e.a.) erkatzeko moduko tamaina- edonolako berrikuntza egiten dutenak %38,9 dira aldi horretan.
Kopuru hori (%38,9) horrela osatzen da: berrikuntza teknologikoa enpresen %29,8ek, ez-teknologikoa %26,3k.
Berrikuntza ez-teknologikoa, enpresa-tamaina horretarako, antolamenduan datza %23an eta merkaturatzean %11,6an.
Aribideko edo huts egindako berrikuntza duten enpresak ere kontuan hartuz (EIN izenekoak), 10 enplegatu eta gehiagoko enpresa berritzaileak %40,2 dira.
Ohar metodologikoa: Berrikuntza Teknologikoko Inkesta BTI 2009k barne du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional berria (JESN-2009)
JESN-93 eta JESN-2009 Jarduera sailkapenak
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tel:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua