2014/01/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2013KO ABENDUA
Bidaiarien sarrerak %1,2 gutxitu ziren Euskal AEn abenduan
2013ko balantzean, sarrerak %2,1 gutxitu dira eta gaualdiak %3,1
Eustaten datuen arabera, 2013ko abenduan 150.908 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.816 sarrera gutxiago; hots, %1,2 gutxiago. Araban %3,2 gehitu dira bidaiarien sarrerak 2012ko abenduaren aldean; Bizkaian %2,9 gutxitu eta Gipuzkoan %0,7.
Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %1,3 gutxitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %0,9. Estatutik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin da Araban (%7,3); Bizkaian %2,8 gutxitu eta Gipuzkoan %3,2. Atzerritarrak: Gipuzkoan %+5,3, Araban %-13,4, Bizkaian %-2,9.
2013ko abenduan erregistraturiko gaualdiak: 260.455, aurreko urtearen aldean %4,4ko jaitsiera, 11.871 gaualdi gutxiago. Urte artean gaualdiak %8,4 gutxitu dira Araban eta %6,5 Bizkaian; Gipuzkoan %0,9 gehitu.
Batez besteko egonaldiaren iraupena: 1,73 egun, aurreko urteko abenduan 1,78 zelarik. Araban 2012ko abenduko 1,92tik aurtengo 1,70era laburtu da; Bizkaian 1,78tik 1,71ra, eta Gipuzkoan 1,73tik 1,76ra luzatu.
Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %33,3 izan zen 2012ko abenduan eta %31,4 aurten. Araban 2012ko abenduko %32,8tik 2013ko %29,3ra pasa da, ehuneko 3,5 puntu gutxiago. Bizkaian 2012ko abenduko %35,8tik 2013ko %32,3ra, ehuneko 3,5 puntu gutxiago. Gipuzkoan ehuneko 0,9 puntu gehiago, %30,3tik %31,2ra. Gelakako betetze-mailan ehuneko -1,3 puntu ditugu Euskal AEn. Araban ehuneko -1,9 puntu, Bizkaian -4; Gipuzkoan +2,3.
2013ko abenduan, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %45,0; astegunetan %26,7.
2013ko abenduan Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %1,9 gutxitu ziren 2012koaren aldean.
Hotel-establezimenduen 2013. urteko balantzea: Euskal AEn eta aurreko urtearen aldean sarrerak %2,1 gutxitu dira eta gaualdiak %3,1
2013an bidaiarien sarrerak 2.368.080 izan dira, aurreko urtean baino 52.027 gutxiago. Bidaiari sarrerak %1,8 gehitu dira Gipuzkoan, %10,1 gutxitu Araban eta %2,5 Bizkaian.
2013ko gaualdiak: 4.478.672, aurreko urtean baino 143.631 gutxiago. Gipuzkoan %2,8 gehitu dira gaualdiak; Araban %12,5 gutxitu eta Bizkaian %4,6.
Batez besteko egonaldia 2012ko 1,91 egunetik 2013ko 1,89ra laburtu zen eta plazakako betetze-maila 2012ko %46,1etik 2013ko %44,3ra.
NEKAZARITZA OSTATUAK
Abenduan bidaiarien sarrerak (%1,4) eta gaualdiak (%9,2) gutxitu egin dira Euskal AEko nekazaritza ostatuetan
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan abenduan 18.139 gaualdi egin ziren, %9,2 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %6,8ko jaitsiera, Araban %11,6, Gipuzkoan %9,5 aurreko urteko abenduaren aldean.
Plazakako betetze-mailan (%15,2) ehuneko puntu bateko jaitsiera dugu lehengo urteko abenduaren aldean. Bizkaian ehuneko 1,3 punturen jaitsiera; abenduko okupazioa, %14,9. Araban ehuneko 0,9 punturen jaitsiera; okupazioa %15,6. Gipuzkoan okupazioa %15,1, 2012ko abenduan baino ehuneko 0,7 puntu gutxiago.
Euskal AEko nekazaritza ostatuetan 8.835 bidaiari-sarrera zenbatu dira abenduan, aurreko urteko hil berean baino %1,4 gutxiago. Bizkaian %+4,6, Gipuzkoan %+0,2, Araban %-12,6.
Bidaiariaren batez besteko egonaldia 2012ko abenduko 2,23 egunetik 2013ko 2,05era laburtu da.
Nekazaritza-turismoaren 2013. urteko balantzea: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (%-9,5) eta gaualdiak (%-10,6)
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 112.131 bidaiari-sarrera izan dira 2013an, aurreko urtean baino %9,5 gutxiago. Gaualdiak 292.937 izan dira, 2012an baino %10,6 gutxiago.
Hiru lurraldeetan gutxitu ziren bidaiarien sarrerak: Bizkaian %18,8, Araban %8,5, Gipuzkoan %4,5. Gaualdiak ere hiru lurraldeetan gutxitu dira: %19,5 Bizkaian, %13,5 Araban, %4,7 Gipuzkoan.
Bidaiariaren batez besteko egonaldia 2012ko 2,64 egunetik 2013ko 2,61era laburtu da. Plazakako betetze-maila 2012ko %21,7tik 2013ko %20,0ra jaitsi da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua