2010/11/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %24,4 murriztu zen 2010eko hirugarren hiruhilekoan
Etxegintza %23,4 eta Obra Zibila %25,9 jaitsi ziren
EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %24,4 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2010eko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %9,7 murriztu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean.
2010eko hirugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %25,9ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%23,4koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2010eko hirugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-9,1, baita ere Obra Zibilak, %-10,8.
Eraikuntzako enplegua 2010eko hirugarren hiruhilekoan %2,3 jaitsi zen 2010eko bigarrenaren aldean, eta %9,8 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua