HomeGaiakGizarte babesaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-babeseko...

Prentsa-oharra, 2010/11/25

GIZARTE-BABESAREN KONTUA EUSKAL AEN, 2008

Euskal AEko gizarte-babeseko osoko gastua %8,8 hazi zen 2008an

Biztanle bakoitzeko osoko gastua 6.320 euro izan zen 2008an, aurreko urtean baino %8 gehiago

Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren metodologia jarraituaz Eustatek egindako datuen arabera, Euskal AEn 2008an gizarte-babeserako erabilitako baliabideen osoko bolumena 13.622 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %8,8 handiagoa.

Administrazioko gastuak alde batera utzita, gizarte-laguntzen balioa 13.323 milioi eurora iritsi zen 2008an, hau da, 2000. urteaz geroztik urteko %7,7 hazi da urteko tasa metatuan.

Funtzioen araberako gizarte-prestazioen gastua aztertuz gero ikusten denez, gehien hazi direnak Etxebizitza eta Familia eta Seme-alabak dira. Etxebizitzari dagokionez, 2007arekiko %54,2 hazi zen eta Familia eta Seme-alabak, aldiz, %20,6; 2008an 368 milioiko osoko gastua egon zen. Hala ere, gizarte-babesean gasturik txikieneko bi funtzioak dira. Zahartasuna funtzioa da gasturik handienekoa –gastu osoaren %38,8- eta 5.170 milioi euro izan zen, hau da, 64 urtez gorako pertsona bakoitzeko 12.762 euro. Funtzio honetan pentsioez gain ostatatzeko eta etxeko arretarako laguntza prestazioak sartzen dira. 2007arekiko %6,9 hazi zen. Bigarren funtziorik garrantzitsuena Gaixotasuna/Osasun-laguntza funtzioa da eta hor sartzen dira aldi baterako ezintasunarekiko prestazioak eta osasun prestazioak. 2008an 4.085 milioi eurora iritsi zen eta aurreko urtearekiko %9,5 hazi zen.

Gizarte-prestazioetako gastuaren banaketa, funtzioen arabera. 2008

Baliaezintasun eta Bizi iraupen funtzioen gastuak 921 eta 1.349 milioi eurokoak izan ziren, hurrenez hurren, eta hazkunderik txikiena izan zutenak ere badira, %6 baino txikiagoa.

Langabeziaren funtzioa 1.026 milioi eurora iritsi zen 2008an; aurreko urtearekiko %16,8 hazi zen. Langabetu bakoitzeko zenbatekoa 12.137 eurokoa izan zen eta aurreko ekitaldian 11.617koa izan zen.

Gizarte-bazterketaren funtzioak ere hazkunde handia izan zuen, urteko %14,0koa, eta 2008an 345,6 milioi eurora iritsi zen.

Gizarte-babeseko gastuak egiten dituzten erakundeen unitateei dagokienez, gizarte prestazioko gastuaren % 60 Gizarte Segurantza Sistemak eta Estatuko Administrazioak egiten du, 2008an 8.164 milioi euro izan ziren, aurreko urtean baino %7,5 gehiago. Euskal Administrazioek gastuaren %32,2 egin zuten 2008an, hau da, aurreko urtearekiko %12,5 hazi zen.

Erakundeetako unitate taldearen eta urtearen araberako gastua (milioi €). 2005-2008

Adierazle nagusien azterketa konparatuan, Europar Batasunerako datuetan mugak daudenez, 2007ko alderaketa egin beharra daukagu, Eurostatek argitaratutako azkeneko urtea hori baita.

Gizarte-babeseko ahaleginaren adierazlea, hau da, BPGren ehunekotan gizarte-babesean egiten den gastua, Euskal AEn %18,8koa izan zen 2007an. Ehuneko hau Europar Batasunekoaren (EB-27) urte horretako ehunekoaren azpitik dago (%26,2), baita Espainiakoaren azpitik ere (%21). 2007ra arte aztertutako urteetan Euskal AEko BPGn egondako hazkunde handiek, %8 ingurukoek, BGGarekiko ahaleginaren adierazlearen hazkundea mugatu egin dute.

Baina biztanleko gastuaren adierazlea aztertuz gero, 2007an Euskal AEk biztanleko egindako gizarte-babeseko gastua 6.559koa izan zen erosketa ahalmenaren parekotasunaren arabera. Hori EB-27ko batez bestekoan dago, 6.522koa baitzuen, eta Espainiako gastuaren gainetik, 5.526koa izan baitzen.

2000-2008 aldian gizarte-babes arloan BPGarekiko egindako ahalegina ehuneko 2 puntu hazi zen; 2008an gizarte-babeseko gastua Euskal AEko BPGaren % 20,1 izan zen. BPGaren hazkundeari eutsita eta gastuaren hazkundea mantenduta 2008an ahaleginaren adierazlea sustatu egin zen, baina Espainia gainetik zegoen 2008an %22,7rekin.

Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2000-2008

OHAR METODOLOGIKOA: Gizarte-babesaren kontua SEEPROS 2008 eskuliburuaren errebisioaren arabera egin da eta ondorioz, funtzioak sailkatzeko metodologia aldatu da, prestazioak zuzenbide zergatiaren arabera sailkatzeko eskatzen baitu, hartzailearen adina dena delakoa izanda. Ondorioz, Zahartasuna eta Bizi iraupena funtzioetan aldaketa egon da.

Gizarte-babesaren kontuari buruzko informazio gehiagorako, sartu ohar metodologikoan:

http://www.eustat.eus/document/datos/Nota%20met_SEEPROS08_c.pdf

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Jose Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-babeseko osoko gastua %8,8 hazi zen 2008an

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2010/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006430_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali