2010/11/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2010eko URRIA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2010eko urrian aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko urria, 2009koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %0,5 gehitu ziren

2010eko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,5 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

2010eko urrian, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 jaitsi dira.

Urrian Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Bietan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,2 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %2,5 igo.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Petrolio-fintzea (%15,3), Metalurgia (%13,6), Energia elektrikoa eta gasa (%4,2) eta Industria kimikoa (%2,6) nabarmentzen dira. Berriz, urteko prezioetan (2010eko urria 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralak (%-3,5), Zurgintza (%-0,7), eta Altzarigintza (%-0,2).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2010EKO URRIA. BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 jaitsi ziren 2010eko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2010/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006433_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali