2010-12-02ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,3 gutxitu da 2010eko urrian
Aurreko hilabetearekin konparatuta, 2010eko iraila, Euskal AEko industri produkzioa %1,1 jaitsi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %1,3 jaitsi da 2010eko urrian, 2009ko urriarekin alderatuta. Aurreko hilabetearen, hau da, 2010eko irailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,1 jaitsi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2010eko urriko indizearen bilakaera (2009ko urriarekin erkatuta) tarteko ondasunetan bakarrik da positiboa, hauek %3,8 igo direlako. Energiak %3,6 egin du behera, ekipamenduko ondasunak %5,6 jaitsi dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, %1,5 murriztu dira, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%13,1) behera egin dutelako, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin baitute (%2,2).
2010eko urriko hilabete arteko aldakuntza (2010eko irailaren aldean) negatiboa izan da industriako sektore nagusietan. Ekipamenduko ondasunak %2,4 jaitsi dira, tarteko ondasunak %0,5, energia %0,4 eta kontsumo-ondasunak %2,2; kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%3,0) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-%2,0) izandako beherakadaren ondorioz.
2010eko urrian (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak Petrolioaren birfinketa eta Industria kimikoa izan dira, %24,3 eta %8,6ko tasekin, hurrenez hurren.
Aldiz, industria ez metalikoak (-%17,5) eta Manufakturetako beste industria batzuek (-%15,6) izan dituzten urte arteko tasetan beherakadarik handienak.
Lurralde historikoaren arabera, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik besterako urrian izan zuen bilakaera soilik Araban izan da positiboa, %0,1 hazi baita. Bizkaian %0,4 jaitsi da eta Gipuzkoan %3,1. Hilabete arteko hazkunde tasa Araban positiboa izan da 2010eko irailarekin alderatuz gero (%1,1), Gipuzkoan %2,9 jaitsi da eta Bizkaian %0,5.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua