2010/11/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %2,1 hazi zen 2010eko irailean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko abuztuarekin alderatuta %2,5 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %2,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko abuztuarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko iraileko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2009koaren aldean. Energia %2,2 igo da, Ekipo-ondasunak %0,2, Bitarteko ondasunak %5,2; Kontsumo-ondasunak %1,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,3 jaitsi.
2010eko irailean, aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunak %1,3 gehitu dira. Gainerako sektoreetan negatiboa da bilakaera: Energia %7,5 jaitsi da; Ekipo-ondasunak %2,8 jaitsi dira abuztuaren aldean, eta Kontsumo-ondasunak %2,2, batez ere Kontsumo-ondasun iraunkorrengatik (%-6,0), Kontsumo-ondasun iraunkorrak gutxiago (%-1,2) jaitsi baitira.
2010eko irailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Industria kimikoa (%12,6) eta Elikaduraren industria (%6,5) izan dira.
Urte arteko tasetan Metalezko eta Beste manufakturek (%-17,9) eta Ez-metalezko industriak (%-13,8) izan dituzte erorketarik handienak.
Iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%0,3), Bizkaian (%0,9) eta Gipuzkoan (%4,5). Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban (%-7,8) eta Bizkaian (%-2,0), 2010eko abuztuaren aldean. Gipuzkoan %0,1 hazi da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua