HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal AEn 10 langile...

2010/12/23ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN INKESTA (BTI) 2009. urtea

Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileak modu uniformean banatuta daude eskualdeetan

Berrikuntzako jardueren gastua euskal hiriburuetan kontzentratzen da

Eustatek egindako datuen arabera, Euskal AEn 2009an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak %38,9 izan ziren. Ehuneko hau nahiko uniformea da, eskualdeka nola banatuta dagoen ikusiz gero.

10 langile eta gehiagoko enpresak berrikuntza teknologikoarekin eta gastua. 2009. urtea

Arabako berrikuntza enpresen %45,0 Kantauri Arabarrean daude, Bizkaiko %46,1 Gernika-Bermeon eta Gipuzkoako %46,8 Deba Garaian. Enpresa berritzaileen ehuneko txikieneko eskualdeak, aldiz, beste hauek dira: Arabako Lautada (%36,4) Araban, Bilbo Handia (%35,9) Bizkaian eta Bidasoa Beherea (%33,9) Gipuzkoan.

Euskal hiriburuei dagokienez, Donostia nabarmentzen da enpresa berritzaileen %42,2rekin, jarraian Bilbo dago (%36,9) eta gero Gasteiz (%36,3).

Informazio hau berrikuntza teknologikoan eta berrikuntza ez teknologikoan banatuz gero, nabarmentzen diren eskualdeak aurreko berak dira berrikuntzaren kasuan, bai enpresa gehien dutenen kasuan bai gutxien dutenetan.

Berrikuntza teknologikoko gastuaren banaketa. 2006-2009.
(milioi eurotan)

Berrikuntzako jardueretako gastuari dagokionez, kopuru nagusiak hiriburuak dauden eskualdeetan kontzentratzen dira, Gipuzkoan izan ezik, eta Lurralde bakoitzeko gastuaren zatirik handiena dira. Araban gastuko 444,1 milioitik 366,4 Lautadan kokatzen dira eta Bizkaian 1.013,2 milioitik 805,2 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, 762,6 milioitik 348,7 Donostialdekoak dira, baina kopuru garrantzitsuak geratzen dira Lurraldeko beste eskualde batzuetarako, Deba Garairako 112,4 milioi eta Goierrirako 101,4 milioi.

Esan beharra dago, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualderik nagusienetan berrikuntzako jardueren gastua etengabe hazi dela 2006-2009 aldian, baina Araban 2009an gastuak 2006ko mailetara egin du atzera.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: José Miguel Escalada Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileak modu uniformean banatuta daude eskualdeetan

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2010/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006522_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali