Prentsa oharra, 2011/01/04koa
% 1,8 areagotu zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduera 2010eko azaroan
Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, 2010eko urriarekin, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa % 2,3 areagotu zen
Euskal AEko industri produkzioa 2010eko azaroan areagotu egin zen % 1,8, aurreko urteko (2009) hilabete berdineko kopuruaren aldean eta lan egutegiko termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuak gorabehera. Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, 2010eko urriarekin, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa % 2,3 areagotu zen, behin sasoikako eraginak zuzendu eta gero.
Sektoreka, eta industri sektore handien sailkapenetik abiatuz, 2010eko azaroko indizearen bilakaera 2009ko azaroari dagokionez positiboa da Bitarteko Ondasunentzat bakarrik, % 9,0 hazi baitira. Energia % 1,0 jaitsi zen, Ekipo Ondasunak % 3,1 beheratu ziren eta Kontsumo Ondasunen beherakada % 0,3koa izan zen orokorrean; arrazoia kontsumo ondasun iraunkorrek jasandako beherakada izan zen (% -19,7), izan ere, kontsumo ondasun ez iraunkorrak hazi egin ziren % 5,6.
Hilabete arteko aldakuntza 2010eko azaroan, 2010eko urriaren aldean, positiboa izan da industri sektore handi guztientzat. Bitarteko Ondasunak areagotu egin ziren % 3,1, Ekipo Ondasunak % 2,9 areagotu ziren, Energia % 0,9 eta Kontsumo Ondasunak % 3,5 hazi ziren, Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek jasandako hazkundearen ondorioz (% 5,0), izan ere, Kontsumo Ondasun Iraunkorrak % 2,8 jaitsi ziren.
2010eko azaroan hazkunde garrantzitsuenak bizi izan dituzten sektore adierazgarrienak, aurreko urteko hilabete berdinaren aldean, Petrolioa fintzearena eta Industri kimikoarena izan dira, % 67,7 eta % 19,0ko tasekin hurrenez hurren.
Bestalde, urte arteko tasetan beherakada handienak eduki zituztenak Mineral metalikoen eta ez metalikoen sektorea (% -37,9) eta Beste manufaktura batzuena(% -16,8) izan ziren.
Lurralde historikoak gorabehera aztertuz gero, Industri Produkzioko Indizearen urte arteko bilakaerak azaroan zeinu positiboa agertu du Araban, % 5,4 haziz, eta Bizkaian, % 2,4 areagotuz. Gipuzkoan % 1,0 jaitsi da. Hilabete arteko hazkunde tasa positiboa izan da hiru lurraldeetan. Araban, % 4,5 hazi zen 2010eko urriaren aldean; aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,8koa izan zen hazkundea bi kasuetan.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua