2011/01/21eko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %14 eta gaualdiak %19 gehitu ziren abenduan
2010eko balantzean, sarrerak %12 gehitu dira eta gaualdiak %13
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko abenduan, 151.030 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 18.500 gehiago; %14ko gehikuntza. Hiru lurralde historikoetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: 2009ko abenduko datuen aldean, Araban %13 igo dira, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %12.
Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %14 hazi ziren eta atzerriko bidaiarienak %15. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan igo zen : Araban %15, Gipuzkoan %11 eta Bizkaian %16. Atzerriko bidaiariak hiru lurraldeetan ugaritu dira: Araban %3, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %17.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Madril, Katalunia eta Gaztela eta Leondik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Errioxa, Gaztela-Mantxa eta Andaluziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Portugaldik, Italiatik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak; urritu egin ziren, besteren artean, Erresuma Batutik, Alemaniatik eta Finlandiatik etorritakoak.
2010eko abenduan erregistraturiko gaualdiak 279.274 izan dira, hau da, %12ko gehikuntza aurreko urteko abenduaren aldean eta 45.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %36 hazi ziren, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %18.
Urte arteko aldi horretan, Euskal AEn batez besteko egonaldia %5 hazi da: 2009ko abenduan 1,77 egunekoa izan zen eta joan den abenduan 1,85ekoa.
Plazakako betetze-maila %11 igo da 2009koaren aldean: %31,19tik 2010eko abenduko %34,76ra. Gelakako betetze-maila 2009ko abenduko %37,66tik 2010ekoko %40,28ra pasatu da.
Hotel-establezimenduen 2010. urteko balantzea: Aurreko urtean baino %12 sarrera gehiago eta %13 gaualdi gehiago izan dira
2010ean bidaiarien sarrerak 2.238.669 izan dira, alegia, aurreko urtean baino ia 247.000 gehiago. Bidaiari-sarrerak %22 igo ziren Araban, %11 Bizkaian eta %10 Gipuzkoan.
2010eko gaualdiak 4.214.060 izan dira, hau da, aurreko urtean baino 471.000 gehiago eta bilakaera positiboa izan dute hiru herrialdeetan: Araban %25, Bizkaian %14 eta Gipuzkoan %7.
Bidaiarien batez besteko egonaldiak 1,88 egunetan jarraitu du. Euskal AE osorik hartuta, plazakako betetze-maila 2009ko %41,66tik 2010eko %43,97ra pasatu da.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Abenduan urritu egin dira bidaiarien sarrerak (%1) eta gaualdiak gehitu (%8)
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 9.031 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino %1 gutxiago.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 25.535 izan ziren abenduan, 2009. urteko hil berean baino %8 gehiago.
Bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia hazi egin da, 2,59 egunetik 2,83ra Euskal AE osoan, eta plazakako betetze-maila %3 hazi da, %21,64 2010eko abenduan.
Nekazaritza-turismoaren 2010. urteko balantzea: %5 gehitu ziren bidaiarien sarrerak eta gaualdiak
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 118.832 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2010ean, aurreko urtean baino %5 gehiago. Gaualdiak 339.092 izan dira, 2009an baino %5 gehiago ere.
Arabara heldutako bidaiari kopurua %14 gehitu da; Gipuzkoara eta Bizkaira %2. Araban %15 hazi ziren gaualdiak, Bizkaian %3 eta Gipuzkoan %2.
Bidaiariko batez besteko egonaldiak lehengoan (2,85 egun) iraun du, 2009koaren aldean. Betetze-mailan oso aldaketa txikia, 2009ko %24,10etik 2010eko %24,06ra.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua