2010/12/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 igo ziren 2010eko azaroan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2010eko azaroa, 2009koarekin alderatuta), eraikuntzaren kostuak %0,9 gehitu ziren.
2010eko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa hil horretarako %0,9 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
2010eko azaroan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo dira.
Azaroan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5ekoa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 igo ziren; Obra zibilekoak %2,9.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Metalurgia (%15,1), Petrolio-fintzea (%14,4), Energia elektrikoa eta gasa (%4,3) eta Kautxu eta plastikoa (%3,3) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko azaroa 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralak (%-2,6), Zurgintza (%-1,1), Ez-metalezko industria (%-0,1) eta Altzarigintza (%-0,1).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua