2010/12/30eko prentsa-oharra
Irakaskuntza pribatuko ikastetxeen gastua %19,7 igo zen 2007-2009 aldian
BPGren gainean, zentro pribatuen guztizko gastua %1,66 izan zen
Euskal AEko irakaskuntza pribatuko zentroen guztizko gastua -448 zentro, 180.000 ikasle inguru-1.104 milioi izan zen 2009an, BPGren terminoetan %1,66, 2007an baino %19,7 gehiago, Eustaten datuen arabera. Azken hamabi urteetan batez besteko hazkunde metatua %5,4 izan da.
2009ko ekitaldian gastu arrunta guztizkoaren %92,9 izan zen eta batez ere (%71,2) langileria-gastuetan joan zen. 2007ren aldean, gastu arrunta %16,9 hazi zen. Inbertsio-gastua, 77,8 milioi, (guztizkoaren %8,9) %76 hazi zen 2007ren aldean. Zerbitzu osagarrien (jantokia eta garraioa, batez ere) gastuak %16 hazi ziren, eta jarduera osagarrienak %86; 2009ko guztizko gastuaren %7,6 eta %2 izan ziren.
Zentro-motari begiratuz gero, unibertsitate-aurreko mailetako zentroetan kontzentratu zen guztizko gastuaren gehiena, %85; goi-mailako zentroetan %13 izan zen eta %2 arte-irakaskuntzan.
ADIERAZLEAK
Irakaskuntza gastu unitarioek, ikasleko eta taldeko, antzera jokatu zuten 2007-2009 aldian. Ikasleko irakaskuntza-gastua %13,4 hazi zen eta %12,9 eskola-unitatekoa (taldekoa); alegia, taldeko ikasle-kopuruak bere horretan iraun du 2009an.
Eskola-unitate edo taldeko irakaskuntza-gastuak 2009an 74.947 eta 89.916 euro izan ziren Haur-hezkuntzan eta Lehen Mailan. Irakaskuntza Ertaineko gastuak: 105.377 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH); 103.297 Lan Hezkuntzan (LH) eta 130.913 batxilergoan. Helduen Irakaskuntzan (HI) unitateko gastua 54.330 euro izan zen. Ratiorik baxuenak oraindik ere titulartasun erlijiosoaren zentroek dauzkate.
Ikasleko irakaskuntza-gastuak: Haur hezkuntzan 4.036 euro; Lehen Hezkuntzan 4.380; 5.443 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; 5.757 Batxilergoan; 6.162 Lan Hezkuntzan. Unibertsitatean 6.442 euro eta Arte irakaskuntzetan 1.651.
FINANTZAZIOA
Euskal AEko Ikastetxe pribatuen guztizko sarrerak 1.021 milioi eurokoak izan ziren: sarrera arruntak %98 eta kapital-sarrerak %2. Sarrera arrunten iturri nagusia diru-laguntza publikoak dira, %66. Ondoren irakaskuntza kuotak (%14) eta zerbitzu osagarrienak (%8,6).
Kuotengatiko sarrerez, irakaskuntzakoak horien %53,2 izan ziren; garraiokoak %8,4, jantokikoak %22 eta jarduera osagarrietakoak familien ordainketen %13,6. Gainerakoa beste zerbitzuengatiko kuotak izan ziren.
Ikasleko batez besteko kuotak, Euskal AEko zentro pribatuetan 709 euro izan ziren; zerbitzu osagarrietakoak (jantokia eta garraioa batez ere) 441; jarduera osagarrietakoak 181.
Zentro pribatuek egindako inbertsioak 77,8 milioi izan ziren; horietatik 17 kapital diru-laguntzen bidez finantzatu ziren, edo kapital-ondasunen salmentengatiko diru-sarreren bidez.
1. taula.- Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mª Carmen San Vicente
Tel.:+34-945-01 75 45 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketaren estatistikari buruzko prentsa-ohar
Euskal AEko Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketaren estatistikari buruzko datu bankua