2011/02/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %0,3 hazi zen 2010eko abenduan
Euskal AEko industri produkzioa, azarokoarekin alderatuta %1,1 jaitsi zen
EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko abenduan %0,3 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2009ko hil beraren aldean. 2010 guztirako hazkunde-tasa metatua %1,8 izan zen, aurreko urtearen aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2010eko abenduan %1,1 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, azarokoarekin alderatuta.
Sektoreka, industri sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2010eko abenduko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2009koaren aldean: Ekipo ondasunak urte arteko %3,1 igo ziren; Bitarteko ondasunak %7,6; Energia %6,9 jaitsi zen; Kontsumo ondasunek %10,1 egin zuten behera, Kontsumo ondasun iraunkorrek (%-25,2) eta ez iraunkorrek (%-5,7) izandako jaitsieraren eraginez.
2010eko abenduan, azaroaren aldean, Ekipo-ondasunak %1,5 hazi ziren, eta Bitarteko ondasunak %0,3; Energia %0,2 jaitsi zen; Kontsumo-ondasunek %9,9 egin zuten behera, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%-8,1) eta Kontsumo-ondasunez-iraunkorrek (%-10,3) izandako jaitsieraren eraginez.
Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan (%3,2) eta Bizkaian (%0,2); Araban %4,7 jaitsi zen. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Gipuzkoan, %1,9; negatiboa Araban, %5,1, eta Bizkaian, %1,8.
2010eko industri jardueraren balantzea
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %1,8ko igoera metatua dugu 2010ean.
Industri sektore handiek hainbat eratako aldakuntzak izan dituzte urteko metatuan. Energia %4,7 jaitsi zen eta Ekipo ondasunak %1,5. Bitarteko ondasunak %6,7 igo ziren eta Kontsumo-ondasunak, guztira, %1,7. Horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %9,6 jaitsi ziren, eta ez-iraunkorrak %5,0 igo, 2009. urtearen aldean.
2010ean metatutako aldakuntzak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %0,1; Bizkaian %0,6, Araban %7,8.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua