2010-02-10eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2010EKO 4. HIRUHILEKOA

Euskal AEko PBGk urte arteko % 0,8ko hazkunde positiboa izan du

Aurreko hiruhilekoarekiko % 0,2ko bariazioa egon da

EUSTATek egindako datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko % 0,8ko hazkunde positiboa izan du, aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz gero, urtaroen eta egutegiaren ondorioak kendu ondoren. Urte arteko hazkunde positiboa egon den hirugarren hiruhilekoa izan da jarraian, sei hiruhilekotan jarraian emaitza negatiboak izan eta gero. Espainiako ekonomiaren urte arteko hazkundea% 0,6koa izan da Espainiako Bankuak aurreratutako datuen arabera.

Aurreko hiruhilabetekoarekin alderatuz gero, Euskal AEko BPGren hazkunde tasak 2010eko laugarren hiruhilekoan % 0,2ko tasa izan du. Honek esan nahi du hazkunde positiboetara itzuli dela, hirugarren hilabetean hiruhilabete arteko hazkunderik ez baitzen egon. Espainiako ekonomiarako zenbatetsitako tasaren berdina da hau.

Urte osoan Euskal AEko BPGaren hazkunde erreala % 0,3koa dela uste da, behin-behineko datuetan.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Eskaintzaren ikuspegitik hiruhileko honetako urte arteko hazkundearen oinarriak industriaren eta merkatuko zerbitzuen jokaera erlatibo hobean daude. Ez merkatuko zerbitzuen ibilbidea moderatua da eta eraikuntzaren bilakaera berriro ere negatiboa da.

Enpleguari dagokionez, lanpostuak gutxitu egin dira bai urte arteko terminoetan bai aurreko hiruhilekoari dagokionez. 2010eko bilakaera ere negatiboa izan da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko PBGk urte arteko % 0,8ko hazkunde positiboa izan du

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2011/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006670_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali