2011/03/11ko prentsa-oharra
2010eko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino
2010eko uztail, abuztu eta irailean 2.704 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %5,4 gutxiago
2010eko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %55,8 zibilak izan ziren; 2009ko aldi berean baino 4 puntu gehiago, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2010eko bigarren hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %65,1 izan baitziren.
2010eko uztailean, abuztuan eta irailean 2.704 ezkontza egin ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %5,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Arabarrek 347 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 825 eta bizkaitarrek 1.454. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 78 izan ziren.
Uztaila da , oraindik ere, ezkontzeko hilik gustukoena
Ezkontzarik gehien (1.354), uztailean; ondoren (965), irailean. Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (385) izandako udako hila abuztua izan zen, aurreko urteko hil beraren aldean %26 gutxiago.
2010eko hirugarren hiruhileko horretako 2.704 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.619 gizonezko eta 2.656 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.399 senarrentzat (%91,6), lehen ezkontza izan zen; 10 alargun eta 210 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 2.451 (%92.3) izan ziren; alargunak, 9; eta dibortziatuak, 196.
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean %79,8k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %65,4k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuetan handitu da, baina emakumeen artean areago: 2009an %62,1ek zeuzkaten 30 urte baino gehiago, gizonen artean %78,4 zelarik.
Emazte berrien %7,7, atzerritarrak
2010eko udan zehar egindako ezkontzetan, gizonen %5,1 eta emakumeen %7,7 ez ziren espainiarrak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua