2011/02/23ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %5 gehitu ziren Euskal AEn 2011ko urtarrilean
Gaualdiek %8ko hazkundea izan dute
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2011ko urtarrilean, 117.797 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 5.182 sarrera gehiago, hau da, %5eko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5 hazi dira Araban eta %10 Bizkaian; %4 jaitsi dira Gipuzkoan.
Estatutiko bidaiarien sarrerek %5eko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %3koa. Araban %5 gehitu dira estatutiko bidaiariak, eta %10 Bizkaian. Gipuzkoan %2 jaitsi dira. Atzerritarrak %7 ugaritu dira Araban eta %12 Bizkaian; Gipuzkoan %7 jaitsi.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Asturias, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Katalunia eta Madrildik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Andaluzia, Balear uharte, Galizia eta Extremaduratik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Italiatik, Herbehereetatik eta Portugaldik etorritakoak; urritu egin ziren, besteren artean, Alemaniatik, Finlandiatik eta Greziatik etorritakoak.
2011ko urtarrilean erregistraturiko gaualdiak 210.414 dira, hau da, iazkoaren aldean %8ko igoera, 15.298 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%26) eta Bizkaian (%11); Gipuzkoan %3 gutxitu ziren.
Batez besteko egonaldiaren iraupena igo egin da 2010eko urtarrilaren aldean, 1,73 egunetik 1,79ra, Euskal AEn. Araban 1,65 egunetik 1,97ra joan da; Bizkaian 1,72tik 1,73ra eta Gipuzkoan 1,78tik 1,79ra.
Plazakako betetze-maila %10 hazi da, %28,12 izan da 2011ko urtarrilean Euskal AE osoan. Igoera honek hiru lurraldeei eragin die: Araban %28 hazi da betetze-maila; 2010eko urtarrileko %21,18tik aurtengo %27,02ra. Bizkaian %11 hazi da betetze-maila; 2010eko urtarrileko %25,51tik aurtengo %28,22ra. Gipuzkoan %2, 2010eko urtarrileko %28,12tik aurtengo %28,56ra.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak %2 hazi eta gaualdiak %8, Euskal AEn, 2010eko urtarrilaren aldean
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo urtarrilean 4.330 erregistratu ziren, 2010ekoan baino %2 gehiago. Araban %19ko jaitsiera, Bizkaian %5ekoa; Gipuzkoan %17ko igoera. Estatutiko bidaiariak %4 murriztu ziren Euskal AEn: %23 Araban, eta %12 Bizkaian; Gipuzkoan %12 igo. Atzerritarrak nabarmen ugaritu dira bai erkidegoan, bai hiru lurraldeetan, ehunekoetan.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 11.484 izan dira urtarrilean, lehengo urtean baino %8 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Bizkaian (%24) eta Gipuzkoan (%6); Araban %11 jaitsi dira.
Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2010eko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,50 egun; eta azken urtarril honetan 2,65. Araban %10eko hazkundea; 2010eko urtarrileko 2,49 egunetik 2011ko 2,75era. Bizkaian %30eko hazkundea; 2,15 egunetik 2,79ra; Gipuzkoan %9ko jaitsiera, 2,78tik 2,53ra.
Plazakako betetze-maila %8 hazi da, %9,55etik %10,28ra. Bizkaian %20 hazi da, Gipuzkoan %13; Araban %19 jaitsi da.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua