2011/03/01eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %16,8 murriztu zen 2010eko laugarren hiruhilekoan
Etxegintza %15,1 eta Obra Zibila %19,7 jaitsi ziren
EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %16,8 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera. 2010ean zehar, %16,7koa izan da jaitsiera, aurreko urtearen aldean.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2010eko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,8 hazi zen, 2010eko hirugarrenaren aldean.
2010eko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Obra zibilaren azpisektoreari -urte arteko %19,7ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Etxegintzakoari, -%15,1ekoa- zor izan zitzaien. Urte osoan Etxegintza %13,6 eta Obra Zibila %22,2 jaitsi ziren.
Hiruhilekoen artean, 2010eko laugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %2,2; Obra Zibilak, aldiz, %9,9 igo zen.
Eraikuntzako enplegua 2010eko laugarren hiruhilekoan %2,0 jaitsi zen hirugarrenaren aldean, eta %9,5 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua