2011/02/22ko prentsa-oharra
2009/2010 ikasturtean hamar unibertsitateko ikasletatik zortzi publikoan matrikulatu ziren
%94k gainditu zuen unibertsitatera sartzeko azterketa
2009-10 ikasturtean 62.773 gazte matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, Eustaten datuen arabera. Aurreko urtean baino %1 gutxiago matrikulatu ziren, azken 15 urteetako joerari eutsiz.
%56 Bizkaian aritu ziren ikasten, %27 Gipuzkoan eta %13 Araban.
Hamar ikasletatik zortzik unibertsitate publikoa aukeratu zuten. Proportzioa antzekoa da lehen eta bigarren mailako ikasketetan. Joera aldatu egiten da graduondokoetan: %55 publikoetan, %45 pribatuetan.
Ikasketa teknikoak aukeratu zituztenen %70 gizonezkoak izan ziren; lizentziatura eta diplomaturetan matrikulatutakoen %66 emakumezkoak.
Unibertsitate-geletako generoaren araberako banaketa: ikasleen %55 emakumeak dira, %45 gizonak; hamar punturen aldea.
Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan: lehen eta bigarren zikloan (%55); graduan (%54) eta graduondokoetan (%57).
Aldea, generoaz ari garela, espezializazioan azaldu zen. Mutilek ikasketa teknikoagoak aukeratu zituzten: 11.668 gizon, eta ikasketa beretan 4.829 emakume. Lizentziatura eta diplomaturetan 25.371 neska matrikulatu ziren, eta 13.220 mutil.
55.088 ikasle lehen eta bigarren zikloan aritu ziren; 3.292 graduan eta 4.393 graduondokoan.
Hona hemen ikasketa jendetsuenak: Irakasle eskola (5.579), Industri ingeniaritza teknikoa (4.941), Enpresa administrazio eta zuzendaritza (4.869), Enpresa-zientzien diplomatura (3.543), Industri ingeniaritza (2.663), Zuzenbidea (2.454), Psikologia (2.184) eta Medikuntza (1.503).
5.724 irakasle aritu ziren Euskal AEko unibertsitateetan
Euskal AEko unibertsitateetan, 2009/10 ikasturtean, 7.757 pertsonak lan egin zuten, hau da, zerbitzuen sektorearen barruan okupatutakoen %1,2k. Haietatik 3.552 emakumeak, %46.
5.724 irakasleen artean, gizonak %60 eta emakumeak %40 izan ziren. Administrazio eta zerbitzuetako langileak, 2.033.
Ekaineko Unibertsitatera sartzeko azterketak deituen %98k gainditu zituen
2010ean 9.957 gazte matrikulatu ziren Euskal AEn Unibertsitatera sartzeko azterketetan. 9.346k gainditu zituzten, %94k. Batez besteko nota, 6,8.
Ekaineko deialdian 8.102 izen-emate izan ziren; 7.950ek gainditu zuten, %98k. Uztailekoan, 1.692 izen-emate eta 1.409k (%83k) gainditu.
Deituen arteko 4.397, gizonak, eta 5.560, emakumeak. Emaitzak, antzekoak: %94k gainditu; batez besteko nota, mutilek 6,7 eta neskek 6,9.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro
Tel.:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Unibertsitate-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Unibertsitate-estatistikari buruzko datu-bankua