2011/03/22ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %2 gehitu ziren Euskal AEn 2011ko otsailean
Gaualdiek %5eko hazkundea izan dute
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2011ko otsailean, 135.371 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 3.284 sarrera gehiago, hau da, %2ko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %10 hazi dira Araban eta %8 Gipuzkoan, baina %3 jaitsi dira Bizkaian.
Estatutiko bidaiarien sarrerek %5eko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %6ko jaitsiera. Araban %18 gehitu dira estatutiko bidaiariak, eta %9 Gipuzkoan. Bizkaian %1 jaitsi dira. Atzerritarrak %7 ugaritu dira Gipuzkoan; Bizkaian %9 jaitsi eta Araban %24 jaitsi.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Asturias, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Kantabria eta Madrildik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Katalunia, Kanariar uharte, Murtzia, Galizia eta Extremaduratik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Alemaniatik, eta Herbehereetatik etorritakoak; urritu egin ziren, besteren artean, Portugal, Erresuma Batu, Belgika, Danimarka eta Finlandiatikoak.
2010eko otsailean erregistraturiko gaualdiak 246.064 dira, hau da, iazko otsailaren aldean %5ko igoera, 10.955 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%26) eta Gipuzkoan (%15); Bizkaian %8 gutxitu ziren.
Batez besteko egonaldiaren iraupena igo egin da 2010eko otsailaren aldean, 1,78 egunetik 1,82ra, Euskal AEn. Araban 1,68 egunetik 1,94ra joan da; Gipuzkoan 1,73tik 1,85era. Bizkaian jaitsi, 1,84tik 1,75era.
Plazakako betetze-maila %4 hazi da, %34,79 izan da 2011ko otsailean Euskal AE osoan. Igoerak Araba eta Gipuzkoari eragin die; Bizkaian jaitsiera dago. Araban %26 hazi da betetze-maila; 2010eko otsaileko %27,79tik aurtengo %34,93ra. Gipuzkoan %15eko igoera, lehengo urteko %31,39tik aurtengo %36ra; Bizkaian %8ko jaitsiera, %36,65etik %33,89ra.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak eta gaualdiak %4 hazi dira 2010eko otsailaren aldean
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo otsailean 6.352 erregistratu ziren, 2010ekoan baino %4 gehiago. Araban %5eko igoera, Gipuzkoan %11koa; Bizkaian %9ko jaitsiera. Estatutiko bidaiariak %3 ugaritu ziren Euskal AEn: %9 Araban eta Gipuzkoan; %14 jaitsi Bizkaian. Atzerritarren kopurua nabarmen igo da Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Bizkaian eta Gipuzkoan, eta dezente jaitsi Araban.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 13.652 izan dira otsailean, lehengo urtean baino %4 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%3) eta Gipuzkoan (%14); Bizkaian %9 jaitsi dira.
Bidaiariko batez besteko egonaldiak lehengoan iraun du Euskal AEn 2010eko otsailarekin alderatuz gero, 2,15 egun. Araban %2ko jaitsiera dago, 2010ko otsaileko 2,21 egunetik 2011koko 2,16ra. Bizkaian huskeria da jaitsiera, 2,40tik 2,39ra. Gipuzkoan %3ko igoera, 1,99tik 2,04ra.
Plazakako betetze-maila %2 hazi da, %12,83tik %13,14ra. Gipuzkoan %16 igo da; Araban eta Bizkaian, jaitsi, %5 eta %12.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua