2011/03/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2009

BPGrekiko I+Gko gastuan Gipuzkoa sendo Europako batez bestekoaren gainetik

BPGrekiko I+G gastua %2,41 izan zen Gipuzkoan, %1,85 Bizkaian eta %1,54 Araban 2009an

Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) BPGrekiko gastuan hirugarren urtez jarraian da Gipuzkoa (%2,41) 27-EBko batez bestekoaren (%2,01) gainetik; Euskal AEko beste bi lurraldeekiko aldea areagotu egiten da. Bizkaian (%1,85) eta Araban (%1,54) ere hazi egin da gastua aurreko urtekoaren (%1,74 eta %1,46) aldean. Hiru lurraldeak daude Espainiako batez bestekoaren (%1,38) gainetik.

I+Gko barne-gastua, BPGari dagokionez (%)

2009. urtean Euskal AEn 1.281 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, BPGren %1,98. Bizkaian 609 milioi (Euskal AEko guztirakoaren %47,6); Gipuzkoan 510 (%39,8) eta Araban 162 (%12,6). Ehuneko hauek 2008koen antzekoak dira; Araban 0,44 puntuz jaitsi dira; Bizkaian 0,28 igo eta Gipuzkoan 0,16.

I+Gko barne-gastuaren hazkundea aurreko urtearekiko %1,35 izan zen Euskal AE osorako. Bizkaian 598tik 609 milioira igo da gastua; Gipuzkoan 501etik 510era; Araban 165etik 162ra jaitsi.

Gastu-motari erreparatuz gero, Euskal AEn gastu arruntak 1.033 milioitik 1.076ra igo dira (%+4,2) azken urtean. Bizkaiko gastua 495 milioitik 516ra igo da (%+4,2). Gipuzkoakoa 401etik 426ra (%+6,2). Araban 137tik 134ra jaitsi da (%-2,1).

Kapital-gastuak (lur, eraikin, ekipo eta lanabesetako inbertsioak) 231 milioitik 205era jaitsi dira, 2008an baino %11,3 gutxiago. Jaitsiera, hiru lurraldeetan, ezberdin: %-16,2 Bizkaian, %-9,0 Gipuzkoan eta %-2,1 Araban.

I+Gko barne-gastua, BPGari dagokionez (%)

Egikaritza-sektoreen arabera, enpresa-sektoreak darrai gastu-ehunekorik handiena egikaritzen hiru lurraldeetan; halere, sektore honen pisua hiruretan murriztu da 2008tik. Unibertsitatea eta Administrazioa hazi egin dira hiru lurraldeetan.

Hiru lurraldeek eutsi diete haien berezitasunei. Araban pisu handiagoa du Administrazio Publikoa sektoreak, gastuaren %9,9. Bizkaian gastu hori %6,6 da eta Gipuzkoan %3,2.

Gipuzkoan (%80,3 eta 409 milioi) du enpresa-sektoreak pisurik handiena. Araban ondoren (%75,8, 123 milioi) eta Bizkaian (%73,2, 446).

Bizkaian unibertsitatearen egikaritza nabarmentzen da, gastuaren %20,2; Araban %14,3 eta Gipuzkoan %16,5.

Enpresa-sektorean baliabide pribatuek I+Gko barne gastuaren %68,2 finantzatzen dute

Euskal AEn %68,2 da ekimen pribatuen enpresa-sektoreko I+Gko gastuaren finantzazioa. Araban, % 77,6; Bizkaian %68,0 eta Gipuzkoan %65,6.

Dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn ari diren langileak, guztira, ugaritu egin dira hiru lurraldeetan, 2008ren aldean. Araban 2.275 pertsona dira, %49,3 ikertzaileak. Bizkaian 7.676, %66,0 ikertzaileak, eta Gipuzkoan 6.740, %62,2. Araban ikertzaile-proportzioa txikiagoa da, baina handiagoa besteetan baino teknikarien (%39,5) ehunekoa.

Emakumeen parte-hartzea I+Gko jardueretan enplegatuen %35,9 da Araban, %35,8 Bizkaian eta %31,4 Gipuzkoan. Nabarmentzekoa da Araban emakume ikertzaileen ehunekoa 2008ko %32,6tik 2009ko %38,5era joan dela.

I+Gko barne-gastua, BPGari dagokionez (%)

Aurreko urteetan bezala, Ingeniaritza eta teknologia da gasturik handiena (%69,7) egikaritzen duen eta pertsonarik gehien (11.609) enplegatzen dituen diziplina zientifikoa. Euskal AEn enpresek finantzatutakoa da diziplina honen %84,7. Diziplina hori hiru lurraldeetan nabarmentzen da, baina batez ere Gipuzkoan, non den I+Gko gastuaren %77,0 eta nora doan enpresen funtsen %90,8. Bizkaian gastuaren %65,4 eta %81,4an enpresek finantzatua; Araban %63,4 eta %77,9.

Arabako I+Gko gastuaren %48,6 enpresa txikietan egikaritu da

50 langile baino gutxiagoko enpresek enpresa sektoreko I+Gko gastuaren %30,6 egikaritu zuten. Ehuneko hori %48,6 da Araban; ehuneko 5 puntuz hazi da 2008ren aldean, azken urteetako hazkundeari eutsiz. Gipuzkoan gastuaren %26,7 da eta Bizkaian %31,0.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho Tel.:+34-945-01 75 46 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BPGrekiko I+Gko gastuan Gipuzkoa sendo Europako batez bestekoaren gainetik

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2011/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006822_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali