2011/03/23ko prentsa-oharra
BPGren gaineko I+G gastu portzentajerik handienak, Gipuzkoako eskualde batzuetan
Debagoienan I+G ahalegina Europakoa bi aldiz da
Aurreko urteetan bezalaxe, 2009an Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologiko gastu-portzentajerik handienak Gipuzkoako zenbait eskualdetan izan dira, Eustaten datuen arabera.
Debagoienak -Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate/Mondragón, Oñati, Leintz-Gatzaga, Bergara- jarraitzen du buru BPGren gaineko I+G gastuan Euskal AEn, BPGren %4,58 2009an. Debabarrena (%3,21), Donostia-San Sebastián (%2,46), eta Goierri (%2,25) ere nabarmentzen dira.
Euskal AEn %1,98 da, 27-EBn (%2,01) bezalatsu eta Espainiako batez bestekoaren (%1,38) gainetik.
Sei eskualde daude Euskal AEko eta 27-EBko batez bestekoen gainetik, lehen aipatu lauak eta Bizkaiko Arratia-Nerbioi (%2,09) eta Durangaldea (%2,04).
Euskal AEko I+Gko gastuaren %75 baino gehiago lau eskualdetan pilatzen da, hirugarren urtez jarraian
2009. urtean Euskal AEn 1.281 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologiko (I+G) jardueretan. Aurreko urteetan bezalaxe, lau eskualdetan 100 milioi euro baino gehiago gastatzen da: Bilbo Handia (488 milioi), Donostia (235), Arabako Lautada (139) eta Debagoiena (115). Denen artean Euskal AEko I+Gko gastuaren %76,3 egikaritu zuten, 2008ko portzentaje bera.
2. grafikoa: I+Gko barne gastuaren banaketa. Euskal AE, 2009 (milioi €)
Iturriak: Eustat. Euskal Aeko ikerketa eta garapen teknologiko (I+G) Estatistika
Dedikazio osoko baliokidetzan ari diren langileez dihardugularik, eskualde horiek ikerketan ari diren ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen %78,3 hartzen dute.
Emakumearen presentziari dagokionez, ikerkuntzan, Euskal AEko batez bestekoa %34,0 da; gainetik dira Arabako Mendialdea, Donostia, Bilbo Handia, Arabako Lautada eta Markina-Ondarroa, hurrenkera horretan.
Araba da I+Gko baliabiderik gehien eskualde bakar batean dituen herrialdea. Arabako Lautadan arabar ikerketa-gastuaren %86,2 (139 milioi euro) egikaritu zen.
Bizkaian Bilbo Handia nabarmentzen da, 488 milioiko gastua, I+G egikarituaren %80,1. Ondoren, Durangaldeko gastua, 69 milioi, Bizkaikoaren %11,3 da.
Gipuzkoak du sakabanaketa geografikorik handiena I+Gn; bi eskualdeetan 100 milioi baino gehiago egikaritzen dira. Donostiak -235 milioi- %46,1 hartzen badu ere, Debagoiena nabarmentzen da, 115 milioi, %22,6. Azken eskualde horretan gastua ehuneko 2,6 puntuz hazi da 2008.aren aldean. Debabarrenak (52 milioi) eta Goierrik (49) lurraldeko gastuaren %10,2 eta %9,7 egikaritzen dute.
I+G gastua finantzatzeko orduan, Euskal AEko enpresek 692 milioi jartzen dituzte ikerketarako, guztiaren %54,0; administrazio publikoak 513 milio, %40,0. Gainerakoa goi mailako irakaskuntza-instituzioek (%2,5), beste instituzio pribatuek (%0,5) eta kanpotik etorritako diruak (%3,0) finantzatutakoa da.
Bilbo Handiak eta Donostiak, I+G gasturik handiena egikaritzen dutenak, jasotzen dute, baita ere, administraziorik aldetiko finantzaziorik handiena, %44,1 eta %53,2. Haiexek dute, baita ere, enpresa-finantzaziorik txikiena, %48,3 eta %38,1.
Gastuan garrantzitsuak diren beste bi eskualdeetan, Debagoiena eta Arabako Lautadan, enpresek %61,3 eta %57,5 finantzatzen dute, eta administrazio publikoak %31,1 eta %39,5.
Diziplina zientifikoetan, eskualde guztiek ingeniaritza eta teknologiara bideratzen dituzte baliabideak, Arabako mendialdean izan ezik, non %100 zientzia mediko eta farmazeutikoetara joaten den. Nekazal zientziak (arrantza barne) oso agerikoak dira Gernika-Bermeon (%32,2), eta natur-zientziak Enkarterrietan (%27,7), Donostian (%20,4) eta Bilbo Handian (%14,0).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Vázquez Sancho
Tel.:+34-945-01 75 46 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua