2011/02/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2011ko URTARRILA

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,8 igo ziren 2011ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan 2010eko urtarriletik 2011kora) eraikuntza kostuak %0,6 igo dira.

2011ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,8 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa hil horretarako %0,6 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2011

2011ko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %1,5 igo zen; lehengaien kostuak, berriz, %0,6.

Urtarrilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,6ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,9koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %3,1 igo.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Kokeriak eta petrolio-fintzea (%20,3), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%20,1), Metalurgia (%18,4), eta Kautxu eta plastikozko produktuak (%6,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2011ko urtarrila 2010ekoaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Erauzketa industriak (%-7,3), Zura eta artelazkia, altzariak izan ezik (%-0,4), Ez-metalezko industria (%0,8), Produktu informatiko eta elektronikoak (%0,9).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 201KO URTARRILA. BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Eraikuntza Kostuen Indizea Ohar metodologikoa

2011ko urtarrileko Eraikuntza Kostuen Indizeen zabalkundearekin batera, Eustatek aldaketa bat gauzatu du erabilitako jarduera ekonomikoen sailkapenean (JESN). CNAE-93 JESN-2009 sailkapenaz ordeztu da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,8 igo ziren 2011ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2011/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006809_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali